XIV. Kongresua prestatzen

Nazio Batzordeak onartu du ELAren XIV. Kongresuan parte hartuko duten 736 delegatuei berresteko proposatuko dieten Batzorde Eragileko pertsonen eta funtzioen zerrenda. ELAren Kongresua ekainaren 15 eta 16an izango da Bilbon, Indarberritzen lelopean.
Pertsonei dagokionez berrikuntza bakarra Batzorde Eragilera Pello Igeregieren sarrera litzateke, Negoziazio Kolektiboa, Lan Osasuna eta Euskara arduradun gisa.
Igeregik hainbat erantzukizun bete ditu ELAn sindikatuan liberatu zenetik, 2006an. Egun Gizalanen –zerbitzu publikoen federazioa– Antolakuntzaren Arduraduna eta Osakidetzako arduradun zuzena da.
Arduren inguruko berrikuntzei dagokionenez, erantzukizun berri baten sorrera proposatzen da, Sindikalizazioa, afiliazioa, hauteskunde sindikalak eta ekintza sindikala uztartuko dituena, eta Joseba Villarrealek zuzenduta egotera igaroko dena, orain arte Negoziazio Kolektiboaren arduraduna. Leire Txakartegi, bere aldetik, Planifikazio Estrategikoko arduraduna izango da, eta genero berdintasun politika izango du ardatz, epe motz eta ertainean sindikatuaren lehentasun bat.
Eskarmentua duen talde konprometitua. Egungo ELAko idazkari nagusiak –Adolfo Muñoz–, berriz ere hautatua izateko proposatuko dena, azpimarratzen du proposatzen den zerrendak talde kohesionatua eta eskarmentuzkoa osatzen duela, bere erantzukizuna aurrera eramateko konprometitua eta ilusionatua.