“Se llevaron a nuestra madre y nos la entregaron como un paquete de Amazon”

En apenas dos meses, 34 ancianos perdieron la vida de un total de 68 residentes en la Residencia San Jose deOrdizia, en Gipuzkoa. 23 trabajadoras fueron infectadas y 7 han estado ingresadas. Para hablar de lo ocurrido nos hemos reunido con cuatro personas que han vivido de cerca este drama.

Isildutakoa kontatzeko beharra

Bizkotxoa paper albaletan bilduta duela sartu da Yolanda Sanchez. “Badaezpada ekarri dut, ordu hauek ezdiragosetzekoonak”. Sei urte daramatza Ordiziako San Jose Egoitzan auxiliar lanetan. Bera da COVID-19arekin kutsatu ez den langile bakarrenetako bat, hiru hilabete etenik gabe erresidentziaren egune- rokotasunean sartuta ibili den bakarrenetako bat. Gipuzkoako erresidentziak borrokan garbi ipintzen duen kamiseta morea jantzita dauka eta eskuan dakar beste kamiseta sorta bat, “denentzako ekarri dut”. Segidan sartu da Arantxa Martin, bere 9 urteko alaba Zuriñe eskutik helduta. Eguneko etxeko-lanak egiteko dauzka Zuriñek eta ordubeteko tartea dute elkarri- zketarako. Erizaina da Arantxa, Eulen gizarte-osasun enpresan ari da lanean eta grabagailua martxan jarri aurretik somatzen zaio hitz egiteko beharra eta gogoa duela.

Tolosatik korrika heldu da Beasaingo lokalera Ana Merchan. Oria-Goierriko gizarte-osasun zerbitzuetako (servicios sociosanitarios) arduraduna da duela hiru urte eta hilabete batetik. “Hiru urte eta hilabete bat justu bete nuen erresidentzian berriz hasteko esan zidatenean”. Ez zuen zalantzarik izan bere beharra non zegoen ikusita. Bi hilabete pasa zituen erresident- ziako sukaldeko lanetan. Orain lan sindikalera egin du buelta, “berriz borrokara” dio, baina gertatu dena kontatu egin behar dela badaki. Azkena izan da sartzen Serafin Saez. Musukoak ezkutatzen ez duen begi- rada makurra antzematen zaio. Bere ama, Maritxu Sandonis, Ordiziako San Jose zahar etxean zendu zen koronabirusaren krisi betean.

Bazen behin...

Badirudi 2020ak ez duela eduki ez urtarrilik, ez otsailik. Urtea bera martxoan hasi balitz bezala da, aurreko dena iraganak zurrupatu eta koronabirusak orainaldia hasi balu bezala. Martxoaren 13an ira- garri zuen Espainiako Gobernuak itxialdia. Gogoratzen al duzue nola zeundeten egun horretan? “Bai, greban geunden eta egun horretan Gipuzkoako erresidentzietako dele- gatu guztien bilera batean geunden”.

“Ahora los dirigentes políticos querrán una foto para hacer campaña, pero es de vergüenza la escasa importancia que se da a las residencias”

Serafín Sáez - Hijo de una fallecida

Anak gogoan du bilera hura, zerbait potoloa zetorrela sumatzen zuten langileek eta momentu horretan greba bera baino, aiton-amonen zaintza lehenetsi behar zela garbi ikusi zuten. “Baina garbi gelditu dadila ez genuela greba utzi, greba atzeratu egin genuen, ez utzi”.

“Nik Italian birusa nola zabaltzen ari zen entzuten nuen, baina ez dakit ba, urruti ikusten nuen Italia”. Serafinek martxoaren 13tik apirilaren 7ra bitarteko tartea mar- katzen du hasiera eta bukaera bezala. 25 egun luze, erresidentzian ama utzi eta testa egin zioten arte. “Nik jakin nahi dudana da, edo ulertzen ez dudana da, zergatik pasa ziren hainbeste egun testik egin gabe, zer kristo pasa zen egun horietan Ordiziako San Jose egoit- zan”. Bere ama Maritxu asintomatikoa zen, baina testa eginda positibo eman zuen. Handik sei egunetara hil zen. “Ez geneukan informaziorik, zain egotea zen egin genezakeen bakarra, eta gero, egun batetik bestera, agur”.

Shocka da krisi egoeretan gizakiok harrapatzen gaituen sentimen- duetako bat. Eta hala kontatzen du Yolandak. “Nik shock moduan gogoratzen ditut egun horiek, azkar aldatu zen guztia eta buruan beste mila gauza izatetik, gauza bakarra izatera pasa nintzen”. Itxialdia hasi baino astebete lehenago hidroge- lak iritsi ziren erresidentziara, eta eskuak garbitzen eta tenperatura hartzen hasi ziren bisitariei.

Arantxa erizainak bere Osakidetzako lagun baten deian kokatzen du istorio honen hasiera. “Lagun batek deitu zidan esanez Donostiara iritsi zela Covid-a eta ea gu nola geunden galdezka”. Nola zeuden eurak? Bada birusaren aurrean nola jokatu behar zen jakiteko ikastarorik jaso gabe, almazenean pilatutako musukoak bilduz, inolako protokolorik gabe. “Segi dugun protokolo bakarra Osakidetzak eman diguna izan da. Diputazioak ez zigun ezer ere esaten”. Etxeko ospitalizazioko langileak etortzen ziren erresidentziara eta haiek esan- dakotik moldatzen ziren nola-hala. “Haiek aluzinatu egiten zuten gurera etortzean. Eta albistegietan ospitaleak azaldu dira, nola antolatu diren, nolako lan-kargak izan dituzten, hau eta beste. Baina oso irudi desberdinak azalduko ziren gureak grabatu izan balituzte”. Hala dio erresidentziako erizainak. Ordiziako erresidentzia pribatuaren ardura duen Eulen enpresak apirilaren 17an bidali zien protokoloa langileei, bideoan eta whatsappez.

Erresidentzia txikia da Ordiziakoa, hogeitahiru logela, gehienak bi-nakakoak. “Poxpolo kaxa bat izan da gure erresidentzia. Behin su bat piztu eta dena erre. Bagenekien hala izango zela, eta hala izan da”.

“El unico protocolo que seguimos es el que nos dió Osakidetza, la Diputación no nos dijo nada”

Arantxa Martín - Enfermera

Kutsatuak isolatzeko ez zuten gela nahikorik, igogailu bakarra zegoen denentzat, eta jantoki orokorrean egiten zituzten otorduak egoiliar gehienek. Lehen kutsatuak azaldu zirenerako zabalduta zegoen xomorroa. Tetris baten antzera zebiltzan, hau hara eraman, hura hona ekarri, geziak jarri, geziak kendu... Gurpildun-aulkiak, botika eta jana- rien karrotxoak eta hildakoak atzera eta aurrea. “Solairuak nolabait itxi izan balira...” dio Yolandak, “edo hasieratik testak egin izan balira...” erantzuten dio Arantxak.

Testak berandu

Testena egundoko soka-dantza izan da. Adituak esan eta esan ari ziren koronabirusari aurre egiteko modu eraginkorrena hasieratik kutsatuak detektatzea zela, norberari ere lasaitasuna ematen zion honek, antolatzeko aukera handitzen zuen. Baina testak berandu egin dira baita Ordiziako egoitzan ere. Datuak gainera, Diputazioak ez ditu eman nahi izan. “Sintomak zituztenei bakarrik egiten zitzaizkien testak”.

Ana Merchan ELAko delegatuari apirilaren 17an egin zioten testa eta Arantxa erizainak dio berari oraindik ez diotela serologikorik egin. “Arazoa zen eurentzat testak egitea, bazekitelako, positibo ematen bagenuen etxean gelditzeko esan beharra zigutela, eta ezin gintuzten denak ordeztu”. 68 langiletik  23 kutsatu ziren eta 7 egon dira ingresatuta. “Gero egia da etorri dela laguntza, baina auxiliarren kasuan adibidez, ordukako ikastaroa egiten orduantxe hasita zegoen jendea sartu zuten”. Yolandak dio ezin zietela ardura guztia eman sartu berri ziren langileei, nahiz eta denek kontatzen duten oso eskertuta daudela euren lanagatik. Testik gehien egin zen eguna apirilaren 13a izan zen. Yolandak kontatzen du poltsa batzuk ikusi zituztela eta eurak zer ziren edo zertarako ziren ere ez zekitela inork esan ez zielako.

Testak egin eta positibo emandako agureekin baina zer gertatzen zen? “80 urte baina gutxiago baldin bazituzten Eibarko Gurutze Gorrien ospitalera eramaten zituzten, bestela nanai” dio Anak. Ordizian ia sei kasu azaldu zirenean bidali zituzten lehen gaixoak Eibarrera. Hamaika negatibo eraman nahi zituzten arren bik, bestelako arazo batzuk medio, bertan geratzea deliberatu zuten, eta eramandako bederatzitik lau kutsatu ziren, horietako bat hiltzeraino. Agureentzat leku aldaketak zailak izaten dira, desorientazioak ez die mesederik egiten normalean, baina ospitalera joan beharra dagoenean joan egin behar dela dio San Jose egoitzako Arantxa erizainak. “Ospitaleak kolapsatu nahi ez baziren eta jakinda birusak gehien zaharrenei erasaten ziela, erresidentziak indartu behar zirela ebidentea da”. Anak beste alternatiba posible bezala aipatzen ditu “kanpainako ospitaleak” jartzea edo pertsonala handitzea.

Dolua

Gipuzkoan koronabirusak hildakoen %70 erresidentzietan hil da. Tetrisak egin arren eta langileen etengabeko ahalegina izan arren, bi hilabete eskasean 32 egoiliarrek galdu dute bizia Ordizian. Horietako bat izan da Serafin Saezen ama. “Oso azkarra izan zen dena. Nik api- rilaren 10ean hitz egin nuen azke-nekoz amarekin, telefonoz ahots baxua sumatu nion. Etxeko bati bisitan joateko baimena eman zitzaigun eta anaia joan zen. Ordurako amak ez zuen erantzu- ten, medikatuta zegoen eta seda- tuta beste hiru egun iraun zituen”. Erizainak gogoratzen du Maritxu Sandonis eta familiakoentzat dena azkar joanagatik, sendoen egon zen agure bezala gogoratzen dute.

Serafinek kontatzen du ezinegon handia bizi zutela erresidentzia kanpoko familiarrek. “Ondo xamar zegoela esan eta hiru egunen bueltan despeditzera etorri behar genuela jakin”. Ondorengo kapituluak ere gordinak. “Funeraria deitu eta Amazoneko pakete bat bezala gorpua jasota, errausketa labera”. Ez zuten amaren gorpurik ikusi eta errausketak egiten diren lekua “txispak” ateraz zebilela kontatzen du familiarrak. “Fidatu egin beharra daukat eman zizkidaten errautsak gure amarenak direla”. Elizkizunik edo agurrik ezin izan zioten egin, eta dolua ixtea asko zailtzen du horrek.

Serafinek konpartitu du bere mina modu beretsuan egoitzetan familiakoren bat galdu dutenekin, eta kontatzen du askok dutela errua euren gain hartuta. “Ez da gure kasua, baina askok du erresidentziatik familiakoa atera ez izanaren kulpa sentsazioa”. Diputazioak,itxialdia hasi eta berehala aukera hori eman zuen, zaharren egoitzetatik norbere etxera eramateko aukera. Askok ordea ezin; beste askok, erresi- dentzian bertan hobeto zainduak egongo zirela pentsatu eta aldaketarik ez egitea erabaki zuten. “Familiakoek ez dute errurik. Erresidentzien eredua bera da arazoa hemen, eta lehen zeuden gabeziak ageriagoan gelditu dira orain, eta ageriagoan gelditu da, gure grebak arrazoi funtsezkoak dituela” dio ELAko ordezkariak. Berrogeita hamar langile ari ziren greba egiten Ordiziako San Jose egoitzan, horietako bat Yolanda eta bere kamiseta morea jantzita ere hala mintzo da. “Gu greba ez gara egiten ari soldata igoeragatik bakarrik, kalitatea eta baldintzak dira grebarako arrazoi nagusiak”.

“Si tenían menos de 80 los ancianos iban a la Cruz Roja de Eibar, si no, nanai”

Ana Merchán - Delegada de ELA

 

Arazo politiko bat epaitegietan

Gipuzkoako Diputazioaren entzungorra ikusita, ELAk epaitegie- tara jotzea erabaki zuen. Tolosako Lurreamendin, Zumarragako Argixaon eta Ordiziako San Jose egoitzetako langileen osasun, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea babesten ez zela eta, demanda bana erregistratu zituzten Donostiako Lan Arloko Epaitegian. Honez gain, kautelazko neurriak es- katu zizkieten zuzendaritzei homologatutako ekipamenduak jasotzeko bai eta Osakidetzaren esku-hartze integrala eskatu ere.

Apirilaren 21ean tokatu zitzaion Yolandari Ordiziako epaiketara testigu bezala joatea. “Ez zen xamurra izan, bakarrik zaudelako, badakizulako zer gertatu den baina behin eta berriz galdetzen dizute gezurretan ariko bazina bezala”. Yolandak kontatu zuen epaiketaren aste berean, apirilaren 17an jaso zituztela EPIak, ordura arte zabor poltsekin ibili zirela besteak beste. Epaileak “zabor-poltsak zeri deitzen zion” galdetu omen zion, “nik esan nion, ba zabor poltsak dira zuk etxean dituzun zabor-poltsa beltz horiek, zurian eta handixeagoak, baina zabor poltsak”.

Hasieran egindako hiru epaiketetatik bitan arrazoi eman Donostiako Lan Arloko Epaitegiak ELAri Gipuzkoako Aldundiaren aurrean, eta honi exijitu, zentroen egoera larria ez ezkutatzeko. Langileen falta eta erabiltzaileen osasuna bermatzeko neurririk eza agerikoak direla dio epaiak, eta Aldundiari bere erantzukizuna har dezan eskatzen zaio.

Betirako geldituko zaien iragana

Denbora joan badoa, baina badira betirako gelditzen diren momentuak, eta horiengatik galdetu diegu mahaiaren bueltan jarritakoei. Arantxa Martin erizaina hasi da kontatzen, Zuriñe gosetuta dago ia eta eskutik heltzen dio amari. “Kosta egiten zait bat aukeratzea, baina apirilaren 11ko goiz hura ez dut sekula ahaztuko”. Apirilaren 11a egun madarikatua izan zen Ordiziako San Jose egoitzan: 6 egoiliar hil ziren lurrak buelta bat ematerako. “Egun hura izugarria izan zen. Gela batetik bestera nenbilen ni, zein baino zein gela, are beldurgarriago”. Arantxak dio gainerakoan denbora eta egunen nozioa galduta daukala eta damu dela eguneroko bat idatzi ez izanaz. “Nola idatziko genuen eguneroko bat, ezertarako astirik ez dugu izan eta!” gehitzen dio ondotik Anak.

Berari iltzatuta gelditu zaion oroitzapena edo sentsazioa lehen egunekoa izan zen. Apirilaren 1ean utzi zuen lan sindikala eta erresidentziara sartu eta jendea goraino estalita, “mozorrotuta” ikustea, hara eta hona, inor ezagutzen ez zuela, beldurra usaintzeko moduan, ezinegona... Sindikatuko lankide batek deitu omen zion egun hartan bertan, eta hala esan zion Anak: “Gerrara bidali gaituzte”. Eta badaki gerra ez dela bukatu.

Yolanda Sanchez auxiliarrak bigarren egoiliarra hil zen eguna dauka gogoan. “Ni lehenengoa hil zenean ez nengoen lanean, eta gainera, oraindik ez genekien heriotza hura covidagatik izan zen edo ez. Bigarrenarekin garbi ikusi genuen eta konturatu nintzen bizitzan okerren pasatuko nituen hilabeteak zetozela. Hala izan da”.

Serafinek amaren azken eguna dauka bere memorian, ezin agurtu izanaren mina, eta bukaerako gazia amarekin pasatako oroitzapenekin ordeztu besterik ez du egin nahi. Baina ez du zalantzarik egiten gertatua salatu eta Diputazioari kontuak eskatzen jarraituko duela. Gipuzkoako Senideak taldearen parte da duela urte betetik, eta Gipuzkoako Diputazioaren aurrean astero egoera hura salatu arren ezer aldatu ez izanak amorratzen du. “Orain bai, argazkiak nahiko dituzte, hauteskundeen kanpaina egin eta beste, baina erresidentziei ze garrantzia ematen ari diren lotsagarria da”.

Nekea eta indarra

Nekea eta indarra. Badirudi kontrakoak direla baina elkarren pizgarri bihurtu daitezke. Ez dute ukatzen gorputzak oraindik ere deskantsu beharra eskatzen diela, loa eskertzen dute, etxe giroa, lasaitasuna, baina garbi dute bizitakoa indartzeko erabiliko dutela, hau ez zaiela ahaztuko eta ez dutela inork ahazterik nahi.

Ordiziako San Jose egoitza itxi egingo dute. Eraikinak erreforma beharra daukala esan die enpresak, berriro ere horrelako epidemiarik etorriko balitz prest egon behar dutela, eta orain banaka-banaka ari dira agureak beste erresidentzia batzuetara bidaltzen. Eurekin ez dakite ondo zer gertatuko den, eta horrek ezinegon handia sortzen die, baina bukatu ez den greba bat ere badute esku artean, badakite ez direla salbuespena, sektore prekario feminizatu baten parte direla eta erabaki politikoa dela sekula baino gehiago eurak horrela egotea.

Badirudi kontrakoak direla baina elkarren pizgarri bihurtu daitezke. Ez dute ukatzen gorputzak oraindik ere deskantsu beharra eskatzen diela, loa eskertzen dute, etxe giroa, lasaitasuna, baina garbi dute bizitakoa indartzeko erabiliko dutela, hau ez zaiela ahaztuko eta ez dutela inork ahazterik nahi.

Ordiziako San Jose egoitza itxi egingo dute. Eraikinak erreforma beharra daukala esan die enpresak, berriro ere horrelako epidemiarik etorriko balitz prest egon behar dutela, eta orain banaka-banaka ari dira agureak beste erresidentzia batzuetara bidaltzen. Langileekin ez dakite ondo zer gertatuko den. Bukatu ez den greba bat ere badute esku artean, jakin badakite Ordiziakoak ez direla salbuespen, sektore prekario feminizatu baten parte direla eta erabaki politikoa dela sekula baino gehiago eurak horrela egotea.

... jarraituko du

Gertatu denaren guztiaren ondoren, erresidentzietako zaharren familien eta bertako langileek azken urte luzeetan eskatu dutenak inoiz baina indar handiagoa hartu du. Pertsonon zahartzaroa ezin daiteke enpresa batzuen irabazi nahiaren menpe egon. Erresidentzia batean izan, egokituriko norberaren etxean edo bizikidetza unitate txikietan antolatu, gure zahartzaroko zaintzak azpiegitura egokiak, langile nahikoa eta behar besteko baliabideak behar ditu. Horretarako ezinbestekoa da jendartearen eta erakunde publikoen erabateko inplikazioa eta kontrola. Ezinbesteko zerbitzu publikoa izan behar da.

Bakoitza bere bidea hartuta badoa. Musukoak jantzita, pauso lasaiz baina nora doazen jakinda. Badakite hiru hilabete hauen itzalak luzaroan jarraituko diela, baina itzaletan baino pertsonengan gehiago sinesten dute beraiek. Beraien begietan antzematen da askotan aho-handi esan duguna. Egia da, heriotzak erakusten digu sarritan bizitzen.

Erreportajea

Las residencias, un mundo de no derecho

La sociedad política se caracteriza porque las personas tenemos derechos y las autoridades y particulares actúan sometidos a normas jurídicas. Cuando se dice que las residencias han sido peores que las cárceles, se nos está diciendo que, como en éstas, ni se han respetado los derechos ni las autoridades han actuado respetando las normas o dictando las que en cada momento convenían. El término protocolo ha adquirido una importancia lúgubre destacada.