Prekarietatea alfonbra gorrian

Elkarrizketa Nagore Uriarte
Eneko Sagardoy e Itziar Ituño desvelan la cara menos glamurosa del mundo de la interpretación. Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy euskal aktoreek gizartearen kultura eta beharrak islatu dituzte alfonbra gorrian. Gurekin ere konprometitu nahi izan dute ALDA aldizkariaren lehen zenbaki honetan.

El mundo del espectáculo siempre se ha caracterizado por la precariedad laboral, y sigue así. Aunque el mercado laboral en su conjunto se caracteriza por la eventualidad, que se ha convertido en habitual. Así y todo, el mundo de la cultura siempre ha estado en un status inferior.

- Goenkalen ezagutu zenuten elkar. Zer azpimarratuko batak bestearengatik?

E.- Gizatasun handiko pertsona da Itziar; hurbilekoa, langile sutsua, behargina, gogor borrokatu duena.
I.- Enekok badu arterako berezko gaitasuna. Oso profesionala da, eta, oso gaztea izan arren, arima zaharra duela esango nuke, mundu honetan aritzeko gaitasun ikaragarria duen aktorea. Komunikatzaile itzela da Eneko, erabat kamaleonikoa.
E.- Jim Carrey bezalakoa (Barreak).

-Itziar, zu Basaurin jaio zinen; Eneko, zu, ordea, Durangon. Belaunaldi ezberdinak (20 urteko aldea), testuinguru desberdinak. Ze oroitzapen dituzue haurtzaro eta nerabezaroaz?

I.- Aitaren familian gehienak bizkaitarrak baziren ere, oso giro erdaldunean hazi nintzen. Francoren diktaduraren ostean, euskara galdu zen nire familian. Ama nafarra da, Lizarra aldekoa; bizitza osoa darama euskara ikasten. Gurasoak saiatu ziren ni Basauriko ikastolan sartzen euskaraz ikasi nezan, baina kanpoan geratu eta A ereduan egin behar izan nituen ikasketak. Nerabezaroan hasi nintzen deseroso sentitzen, barne kontraesana sumatzen nuen: oso euskaldun sentitzen nintzen, baina, aldi berean, euskararik gabekoa. Orduan erabaki nuen AEKn izena ematea. Garai horretan jabetu nintzen, bereziki, Basaurin euskarak bizi zuen egoeraz, eta, hartara, euskaren aldeko militantzian murgildu nintzen. Garai hartan langile giroa zen nagusi Basaurin eta euskaldun izatearen presioa sentitzen nuen: taberna batzuetan euskaraz hitz egitea ez zen begi onez ikusten... Gerora, Fagorren hasi nintzen lanean, fabrikan, hozkailuak egiten. Goenkalera joateko utzi nuen.

- Eneko, zu, ordea, euskaldun zaharra zara...

E.- Bai, baina gure etxean oso presente egon da beti euskaldun berriaren figura. Nire aita naparra da eta hona etorri zen euskara jakin gabe, gerora euskaldundu zen. Nire etxean mezua argia zen: berton bizi bazara, euskara ikasi behar duzu. Euskal zaletasuna oso presente izan da beti gure etxean. Durangon betidanik bizi izan dut atmosfera euskaltzalea; mugimendu oso sendoa dago euskararen inguruan.

- Noiz aitortu zenioten zeuen buruari artista izan nahi zenutela?

I.- Txikitan amak zinema-aretoetara eramaten ninduen sarri. Hala ere, aitortu behar dut niri asko kostatu zitzaidala aktorea izan nahi nuela esatea. Gogoan daukat 14 urterekin izena eman nuela antzerki eskolan. Asko sufritzen nuen bertan, oso-oso lotsatia nintzelako. Eta, hara, ia konturatu gabe, zeure buruari aitortzen diozu: beitu, ba bai, ba tiririteroa naiz! Ba ... banaiz! Eta, gainera, nire ofizioa ere bada. Luxu bat da hori. Hori bai, soziologia ikasketak egin nituen B plan gisa, badaezpada.

E.- Nire kasuan ere konturatu barik gertatu zen. Ni ez nintzen hain lotsatia baina bai oso barnerakoia. Ikastolan hasi nintzen antzerkia egiten eta orduan pentsatu nuen: hara ze gustora nagoen hemen! Halere, zinearekiko zaletasuna ez zitzaidan piztu unibertsitatera heldu arte. Ikus-entzunezko ikasketak egin nituen.

- Eneko, 24 urterekin Goya sari bat jaso duzu. Zelako esperientzia izan da hori?

E.- Esposizioa kristona da, miresten duzun jende askok ikusiko du zure lana; horrek lasaitasuna ematen dizu, baita prestigioa ere. Edozein kasutan, argi daukat aktore berdina naizela lehen eta orain, oinak lurrean mantentzen ditut.
I.- Nik gala osoa ikusi nuen etxetik. Ardo botila hartu eta sari bakoitzeko ardo baso bat edango nuela erabaki nuen. Azkenean, ardo botila edan nuen (Barreak). Proiektu horretan jende ona eta langilea dago, eta tamaina horretako errekonozimendua jasotzen ari zirela ikustean... Hura poza! Gainera, umiltasunez eta euskaraz!

- Berri Txarrak-eko abeslari Gorka Urbizuk Argiari eskainitako elkarrizketa batean zioen: “Kultura txikia da gurea, baina batez ere gutxieslea...”

I.- Egia da. Badirudi kanpokoek eman behar diotela balioa gure lanari.
E.- Argi eta garbi ikusi da hori Handia lanarekin. Hamar Goya irabazi dituenean, orduan bete dira zine aretoak. Jendea ez litzateke joango hamar Goya sari jaso izan ez balitu.
I.- Eremu pertsonalean ere nabaritzen da hori. Bizitza osoa lanean eman ostean, Madrilera telesail bat egitera joan ostean La Casa de Papel, modu ezberdinean tratatzen hasi zirela konturatu nintzen, bat-batean prestigioa nuen. Ordura arte castingak egin behar nituen; dagoeneko ez zen beharrezkoa. Madrilera jauzia egin dudala diote, baina nik pertsona eta aktore bera izaten jarraitzen dut. Beti eman dut neure onena.

- Goya lortu eta egun gutxira langabezian zeudela esan zenuen. Zer dago zinemaren distiraren atzean?

E.- Prekaritatea: aktoreen %8 bakarrik dedikatu daiteke ofizio honetara; horien erdiak 12.000 euro besterik ez dute irabazten urtean. Hori da errealitatea, zinemaren B aurpegia. Gure kontra doa aktoreon bizimodua distiraz beterikoa balitz bezala saltzea. Espektakulua ere beharrezkoa da, baina, tira, gutxienez aprobetxatu dezagun alfonbra gorrian egotearen pribilegio hori aktoreon argi-ilunen bozgoragailu izateko. Kontua da botereari ez zaiola interesatzen hori esatea.
I.- Dena den, egun, prekarietatea nagusi da ofizio guztietan. Lanpostu gehienak ebentualak dira. Gaur egun lan finkoa izatea salbuespena da. Halere, kultura beti egon da bazter batean.
E.- Kulturari ez zaio behar besteko balioa aitortzen. Hezkuntzan, adibidez, arteak eta matematikak, biek ala biek, balore bera eduki beharko lukete, curriculumean txertatuta egon beharko lukete. Triste zaudenean, korapiloren bat duzunean... formulazio matematiko batek konponduko al dizu? Ez! Arteak lagunduko dizu: musikak, pinturak... Arteak salbatzen gaitu. Horretarako, ikusleak ere hezi egin behar dira: eskolan arteari garrantzia ematen ez bazaio, antzokiak hutsik egongo dira.

- Zinema politizatu dela salatzen dute askok: banatu daitezke?

E.- Absurdoa da pentsatzea egiten duguna ez dela politikoa. Dena da politika. Akatsa da politika trajedun gizonekin lotzen dugula, politikariekin. Politika hori baino askoz zabalagoa da. Gidoi bat idazten denean erabakiak hartzen dira.
I- Norberak erabaki behar du noraino inplikatu nahi duen eta non jarri nahi dituen mugak. Askotan, edozein gairi buruz iritzia ematea espero da gugandik. Lana galtzeko beldurra ere egon daiteke. Halere, ezin genezake ahaztu zinema kritika soziala egiteko edo zerbaiten aldeko apustu publikoa egiteko erabili daitekeen erraminta ere badela.

- #Metoo bezalako ekintzetan ikusi da hori...

I.- Bai. Gainera, emakumeoi betiko rolak eskaintzen dizkigute. Askotan esan diet zuzendariei: ‘Nire pertsonaiak ez du hori esango!’ Zelako poza eman zidan Martxoaren 8ko mobilizazio handia ikusteak. Gauza mundiala izan zen.
E.- Mezu horiek ez dira kasualitatea, gizonek eraiki dute sistema hau; botere handia duten pertsonek sortutako rol eta mezuak dira. Orain, gizonoi entzutea dagokigu, gu izan baikara zapaltzaile. Zinemak erreferentziak eraikitzen ditu gizartean; ezinbestekoa da berriak sortzea: erabat normalizatutako emakume borrokalariak, homosexualak, transexualak, beltzak, arrazialak... eta horiek guztiak erabakiak hartzen, zuzentzen, euren errealitatearen berri ematen.
I.- Baina horrek badu arriskua. Nik entzun dut: ‘Hau zuen borroka da’. Ez da gure ardura! Gizarte osoarena da.
E.- Noski baietz, baina lehen lerroan gizonok egon gara beti, nahikoa pribilegio izan ditugu jada gizon izate hutsagatik.
I.- Garai batean, antzerkia zen aitzindaria, abanguardia. Gizartean paper hori galdu du. Entretenimendu hutsa bilakatu da. Deseroso izatera bueltatu behar gara.
E.- Bai, azken finean, beste guztirako establishment dago, eta gu ez gara hori.

- Zuk, Itziar sufritu zenituen deseroso izatearen ondorioak: sare sozialetan boikota jaso zenuen...

I.- Oso gogorra izan zen. Maiatzaren Lehenean, langileon egunean enteratu nintzen Trending topic nintzela. Madrilen bizi nintzen, eta Inda kazetariak argitaratu zuen Lavapiés auzoan bizi nintzela. Nire amak, beldurtuta, bortxaketa baten aurrean neure burua defendatzeko spray horietako bat erosi zidan, badaezpada. Asko sufritu nuen, baina babesa ere kristona izan zen; bai Euskal Herritik, baita Espainia aldetik ere. Hiru egunez egon nintzen negar batean, emozionatuta.

- Eragina izan du zure ibilbide profesionalean?

I.- Bai. Telesaialaren promozioa egitean, elkarrizketak eskaintzeko unean... Protagonista izanda ere, bazterrean uzten ninduten. Sorgin ehiza dago. Beti egon da, eta, egun ere, badago.

- Gertatutakoak zeure burua zentsuratzera eramango zaitu?

I.- Ez naiz ezerren abanderatua, zerbaiti babes publikoa agertu nahi badiot hala egingo dut, neure buruarekin koherente izaten jarraituko dut; betiere, jakinda horrek ondorioak izan ditzakeela, beharbada lanik eskainiko ez didatela zenbait sektoretan.

- Ba al dago euskal kritikarik?

E.- Kritikoiak gehiago (barreak). Askotan entzun dugu: Nahikoa egiten dute euskaraz egiten. Garai batean militantzia horrekin konformatzen ginen, eta, egia da garai batean bazela nahikoa esfortzu, baina une honetan ezin dugu horrekin konformatu. Euskaraz izan behar da, eta ona. Askotan ez gara ausartzen euskarazko lanak kritikatzen.

- Baduzue, epe laburrera, proiektu bateraturik?

I-E.- Zeozer badago, baina airean oraindik.

- Kontaiguzue zeozer...

I-E.- Zineman izango da eta Euskal Herrian.

- Euskarazko telesail arrakastatsu bat egin beharko litzateke?

I -E.- Behar beharrezkoa da. Zergatik ez Juego de Tronos bat euskaraz? Egin dezakegu, posible da.
E.- Ez duzu Errementari ikusi? Mila gauza egiteko gai gara. Jendea euskarazko telebistara hurbildu behar dugu.
I.- Kanpotik ekarritako eta euskarara itzulitako serie asko dago, baina ez dugu berton ekoitzitakorik. Oso garestiak direla esan ohia da...
E.- Badakizu zer den garestia? ... Kultura falta. Hori bai aterako zaigu garesti!

Elkarrizketa

Una alma vieja

Eneko Sagardoy Mujika (Durango, 17 de enero de 1994)

Elkarrizketa

Una luchadora

Itziar Ituño Martínez (Basauri, 18 de junio de 1974)