Etxebizitza izateko eskubidea merkatuaren esku uzten duzunean
2022/04/19
Badakigu zeintzuk diren eskubide unibertsal bat merkatuaren esku uztearen ondorioak. Gauza bera gertatzen da osasunarekin, hezkuntzarekin, gizarte-zerbitzuekin eta, nola ez, etxebizitzarekin. Merkatuak ez ditu baliabideak modu eraginkorrean edo bidezkoan esleitzen, eta eskaintzaren eta eskariaren arteko harremana beti desorekatzen da alde bererako. Eskaintzen dutenek irabazten dute, behar dutenek galtzen dute. Azken batean, eskubide unibertsal bat ortodoxia ekonomiko pixka batekin nahasten badugu, pribilegio “bikaina” izango dugu.