Kongresua berriz ere ikusi nahi? (BIDEOA)

2025/06/13
Kongresua berriz ere ikusi nahi?  (BIDEOA)

ELAk ekainaren 2an eta 3an ospatu zuen bere XVI. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian. Gardentasun ariketa paregabean, ELAk Kongresu osoa emititu zuen zuzenean bere webgunean. Orain, Kongresua osorik igo du bere webgunera. Hona hemen ekainaren 2ko eta 3ko bideoak.

Mitxel Lakuntza: "ELAk dio sindikatuen eta beste eragileen politika egiteko eskubidea errespetatzen ez bada, ez dagoela demokraziarik"

2025/06/03
Mitxel Lakuntza: "ELAk dio sindikatuen eta beste eragileen politika egiteko eskubidea errespetatzen ez bada, ez dagoela demokraziarik"

Lakuntzak nabarmendu du "ELAk eredu sindikalaren borroka irabazi duela; elkarrizketa sozialaren argazkia porrot baten argazkia da"

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia izango da beste lau urteetarako, bozen % 90,37 lortuta

2025/06/03
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia izango da beste lau urteetarako, bozen % 90,37 lortuta

ELAren 16. Kongresuan parte hartu duten ordezkariek Mitxel Lakuntza Vicario hautatu dute datozen lau urteetan sindikatuko idazkari nagusi izateko, aldeko bozen %90,37 lortuta. Lakuntza buru zuen zerrenda izan da aurkeztu den bakarra. Gainera, Bilbon bildu diren ordezkariek hurrengo lau urteetan sindikatuaren lan-ildoak ezartzen dituen ponentzia onartu dute aho batez.

ELAk onartu egin du justizia sozialean oinarritutako subiranotasunerantz aurrera egiteko apustua

2025/06/03
ELAk onartu egin du justizia sozialean oinarritutako subiranotasunerantz aurrera egiteko apustua

Era berean, aho batez onartu dira Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioaren aldeko ebazpena eta Europako belizismoaren eta eskalada militarraren aurkako konpromisoa

“Langileria antolatu nahi dugu gizartea eraldatzeko”

2025/06/03
“Langileria antolatu nahi dugu gizartea eraldatzeko”

Kongresuan parte hartzen ari diren ordezkariek babes osoa eman diote Nazio Batzordeak onartutako Ponentziari, hurrengo lau urteetarako sindikatuaren helburuak eta ildo estrategikoak laburbiltzen dituen programa.

Ponentziaren eztabaida eta Batzorde Eragilearen hautaketa, bigarren eguneko ardatz nagusiak

2025/06/03
Ponentziaren eztabaida eta Batzorde Eragilearen hautaketa, bigarren eguneko ardatz nagusiak

Hasi da ELAren XVI. Kongresu Konfederaleko bigarren eguna. Ponentzia eta Batzorde Eragilea bozkatuko dira gaur, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia berriro hautagai dela. Kongresua streaming bidez ere jarraitu ahal izango da: https://www.ela.eus/eu/kongresua Gainera, ordezkari gisa akreditatuko sindikatuko delegatuek Kongresuan aurkeztuko diren hiru ebazpenak eztabaidatuko eta bozkatuko dituzte.

ELA aldatzen ari da... ELA izaten jarraitzeko

2025/06/02
ELA aldatzen ari da... ELA izaten jarraitzeko

Amaitu da Kongresuko lehen eguna. Lehen jardunaldiari amaiera emateko ELAren printzipioen eguneraketaren aurkezpena eta bozketa egin da. Printzipioak Euskal Herri burujabe, feminista, euskaldun, sozialista, anitz eta solidario baten alde lan egiteko gonbidapena dira. Printzipioen berritzea aho batez onartu da. Ekainaren 3a Kongresuaren bigarren eta azken eguna izango da. Bertan, besteak beste, Ponentzia eztabaidatu da eta Batzorde Eragile berria aukeratuko da

Batzorde Eragilearen kudeaketa txostenak kongresu-kideen babesa jaso du, aho batez

2025/06/02
Batzorde Eragilearen kudeaketa txostenak kongresu-kideen babesa jaso du, aho batez

Bilboko Euskalduna Jauregian bildu diren ELAko ordezkariek erabateko babesa eman diote Batzorde Eragileak aurkeztu duen kudeaketa txostenari.