Lege oharra

Identifikazio datuak

www.ela.eus webgunearen jabea ELA sindikatua da. Bere helbidea Barrainkua, 13
48009 BILB0, eta I.F.Z. zenbakia G-48090096 da.

Datu pertsonalak babestea

ELA konprometituta dago erabiltzailearen intimitatearekiko begirunearekin. Hori dela eta, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretua oinarri hartuta, datu pertsonalak babesteko, legez eska daitezkeen mailak ezarri ditu. Halaber, eskura dituen babes-modu tekniko gehigarri guztiak aplikatzen saiatzen da.

www.ela.eus webguneak «cookieak» erabil ditzake erabiltzaileek bisitatzen dutenean, haien nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta erabiltzaileen aukerako beste hainbat elementu hautemateko. Erabiltzaileak nahi izanez gero, bere nabigatzailea «cookien» iritsieraren berri eman diezaion konfiguratu dezake, bai eta, kasu horretan, horiek disko gogorrean instalatzea galarazteko ere. Kontsultatu, mesedez, zure nabigatzailearen erabilera-oharrak eta eskuliburua, informazio hau sakontzeko.

Datuei aurka egiteko eta horiek eskuratzeko, zuzentzeko eta baliogabetzeko eskubideak

Datuak zuzentzeko edo kentzeko edo haiei aurka egiteko eskubideak aitortzen zaizkie erabiltzaileei. Horretarako ELArengana jo dezakete helbide elektronikoan, edo helbide honetara idatzi: Barrainkua, 13, 48009 BILB0

Google Analytics

Webgune honek Google Inc. enpresak eskaintzen duen Google Analytics zerbitzua erabiltzen du. Google Inc. Delawareko enpresa da, eta ondoko hau da bere bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak ("Google"). Google Analytics-ek "cookie-ak" erabiltzen ditu. "Cookie-ak" zure ordenagailuan kokatzen diren testu-artxiboak dira; webgunearen erabilera aztertzea dute helburu. Webgunearen erabilerari buruz cookie-ak sortutako informazioa (zure IP helbidea barne) Google-en AEBtako zerbitzarietara transmititu eta han artxibatuko da. Google-ek informazio hori erabiliko du, gure bidez, webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko. Jarduera-txostenak bildu eta webgunearekin eta Interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Google-ek informazio hori hirugarrenen esku utzi ahal izango du legeak hala agintzen duenean, edo hirugarren horiek informazio hori Google-entzat prozesatzen dutenean. Google-ek ez du zure IP helbidea bere esku dagoen beste edozein daturekin lotuko. Datuen edo informazioaren tratamendua ez onartzeko eskubidea duzu, zure nabigatzailea behar bezala konfiguratu eta cookie-ak baztertuta. Hori eginez gero, ordea, ezingo dituzu erabili webgune honek eskaintzen dituen funtzionalitatea guztiak. Webgune hau erabiltzean, baimena ematen diozu Google-i zuri buruzko informazioa tratatzeko goian aipatutako moduan eta goian aipatutako xedeetarako.