Simply supermerkatuetako langileak prozesioan Bizkaiko zenbait denden itxieraren kontra

2017/04/12

Simply supermerkatuetako langileak kalera atera dira gaur, Bizkaiko zenbait saltokiren itxieraren aurka protesta egiteko. Izan ere, Simplyko zuzendaritza supermerkatu eredu jakin bat inposatu nahian dabil: 400 metro karratuko dendak, 365 egunez irekita egoteko, egunean 18 orduz.

Loiuko Aulaga Gurena erresidentziako langile baten kaleratzea baliogabetu du epai batek

2017/04/10

Bizkaiko zahar-etxeetako gatazkan greba egiteagatik bota duten langile baten kaleratzea (Loiuko AULAGA GURENA) baliogabetu du epai berri batek. Epai berri horrek agerian utzi du nortzuk diren langileei xantaia egin eta beldurra eragiten dietenak: greba egiteagatik langileak kaleratzen dituztenak eta estrategia hori politikoki babesten dutenak.

Bizkaiko zahar-egoitzak: 4 aste gehiago greban

2017/04/07

ELAren Zerbitzu Juridikoak aztertzen ari dira bi prozesu judizial hastea aldundiaren aurka; bata, greba-eskubidea urratzeagatik, eta bestea, funts publikoak bidegabeki erabiltzeagatik. Apirilaren 26an hasiko da eta, besterik ezean, 4 astez luzatuko da gutxienez. Gogoratu beharrekoa da orain arte 150 greba-egun eginak ditugula.

Bizkaiko garraio publikorako BIDAI 50, 70 eta ORO txartelen tarifa-igoera neurrigabea salatu dute sindikatuek

2017/04/04

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuok Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diegu, batetik, bertan behera uzteko berehala BIDAI 50, 70 eta ORO txartelen tarifa-igoera neurrigabea eta, bestetik, Bizkaiko tarifa-bateratzearen sistema berriro pentsatu eta eredu berriak gure idatzi honetan eta 2014ko adierazpenean esandako irizpideak kontuan hartzeko.

Osakidetzak dirua xahutzen du Urdulizen

2017/03/27

Osakidetzak erreformak egin behar izan ditu orain dela 9 hilabete inauguraturiko obra batean; eta gainera, behar zen plantilla kontratatu eta gero, larrialdietako eta etxez etxeko ospitalizazioko irekierak atzeratu ditu.

Lortu arte ez dugu etsiko

2017/03/23

Bizkaiko zahar-etxeetako grebalariek Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren jarrera salatu dute gaur eguerdian Bilbon. Izan ere, martxoaren 19an “El Correo” egunkariak plazaratutako iritzi artikuluan ELAk erabiltzen dituela grebalariak, eta sindikatua beldurraz baliatzen dela afiliatu gehiago egiteko zioen.

Kanpaldia Diputazioaren aurrean Bizkaiko zahar-etxeetako lan-baldintza duinen alde

2017/03/20

Bizkaiko zahar-etxeetako gatazkaren korapiloa ez da askatu. Egoera horren aurrean, erresidentzietako langileek kanpaldia hasi dute gaur Bilbon, Diputazioaren aurrean, erabiltzaileen bizi-kalitatea eta kalitate asistentziala ere hobetuko luketen lan-baldintza duinak exijitzeko.

Egoitzak

Areeta

  • Areetako etorbidea 2 48930
  • 94 602 04 50

Derio

  • Txorierriko Etorbidea 9 48160
  • 94 404 31 13

Mungia

  • Herri Bide 8, entrepl. 48100
  • 94 674 00 16