Tok-tok

11/12/2019
Uxue Mingo
Igaro zen euskararen eguna, pasa zen bezala Euskaraldia edo bestelako uneko ospakizun zein feria. Durangokoak ere egin du aurtengoa, eta berriz ere, edozein egun dugu gaurkoa. Lantoki zein jolastoki elkarrizketa eta bakarrizketez bete eta hiztun zein hizkuntzek bizi edo iraun behar duten horietakoa.

Zapaltzaile zapalduen zauri eta pribilegioez

10/12/2019
Maialen Aranburu
Duela bi aste Eusko Ikaskuntzak Intersekzionalitatea eta identitate anitzen inguruan antolaturiko sinposioan izan nintzen. Han ere nabari zen Durangoko Jardunaldi Feministek utzitako ajea. Hamar urte ziren azken jardunaldiak egin genituenetik eta denbora ez da alperrik pasa. Euskal Herriko mugimendu feminista inoiz baino indartsuago eta biziago dagoela demostratu genuen beste behin ere Durangon elkartu ginen 3000tik gora feministek. Besteak beste, egun eragileek mahai gainean dugun erronkarik potoloenetarikoa mahai gainean jartzeko ausardia izan genuelako: intersekzionalitatearena, hain zuzen ere.