Orain ala inoiz ez? Ba inoiz ez. (Spoiler: Hil egingo gara)

2022/04/05
IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak apirilaren 4an bere azken txostena kaleratu zuen. Bertan jasotzen denez, klima hondamendia saihesteko berotegi gasen isuriek 2025an jo beharko dute goia. Bestela, beranduegi izango da, diote adituek. Orain ala inoiz ez, esan dute ikerlariek. Edo, behintzat, hala jaso dute hedabideek.

Díaz Ayusok arrazoi du, Yolanda Díezek, ez

2022/01/04
Madrilgo erkidegoak 2022. urteko aurrekontuak onartu berri ditu, PP eta Vox alderdi ultra-eskuindarrek lortutako itunari esker. Akordioan oposizioaren emendakin bakar bat ere ez onartzea adostu zuten. “Tira, ondo dago denei entzutea, baina nik bozkatu nautenentzat eta babesten nautenentzat gobernatzen dut”, argudiatu zuen Díaz Ayusok, erkidegoko presidenteak.

Dragoi bolen bila

2021/10/27
Dragoi Bola euskaraz ikusten hazi zen belaunaldikoa naiz. Hura zen eguneko unerik onena, afalostean sofan eseri eta Son Gokuren abenturak ikustea. Batzuetan luze egiten ziren hurrengo atala hasi arteko 23 ordu eta 36 minutuak.