Miseriak eskaini egiten du, eta gizarteak, onartu

2021/10/31
Maia Beitiak Victor Hugoren Miserableak liburuko Fantineren istorioa kontatzen du miseriak dituen bi adieren arteko (moralidade gabekoa eta baliabiderik gabekoa) kausa efektoa azaltzeko. "Baina, zer da miseria? Miseriak aurpegi asko ditu". "Baina zein da onartzearen eta ez onartzearen arteko muga?".

TZAR-en GARAIAN

2021/03/22
21 urte nituela San Petesburgora joan nintzen bisita gidatu batean eta inoiz ez zait ahaztuko Saint Isaac Katedrala ikusi nuen momentu hura: urrutitik txikia zirudien baina gerturatzen joan ahala bere benetako dimentsioa ikusi ahal izan genuen: 100 metroko altuera, dena marmolezkoa, urrezko kupula, benetan ederra.

Sindikalismo magikoa

2021/02/15
Sindikalismoa eremu gogorra da egunero begien aurrean dugun errealitatea ere horrelakoxea delako: lanik gabe geratzen den jendea, murrizketak edo baldintza aldaketak inposatzen dizkietena, osasun arazoak izan arren lan egitera behartzen dituztenena, ikaragarrizko lan-kargak sufritzen dituztenena... Patronal eta erakunde publikoen abusu mota desberdinen lekuko gara. Eta guk ahal duguna egiten dugu jende guzti horren beharrei erantzun bat emateko, ez soilik zor dieten plusa eskatuz, hitzarmenak sinatuz edota kaleratzeak borrokatuz, baita arazoak entzun eta ulermena azalduz edota gertutasuneko tratua emanez.