Bi langile hil dira lan istripuetan, Urretxun eta Murgan

2017/05/31
Bi langile hil dira Urretxun eta Murgan izandako lan-ezbeharretan. Dagoeneko 26 dira urtea hasi zenetik hildako langileak. ELAk hildakoen senitartekoei eta gertukoei elkartasun eta babes zintzoetan adierazi nahi die.

Lehen heriotzazko lan-istripua Urretxun gertatu da, Promociones y Construcciones SUTOBALentzat ACR GRUPO enpresa eraikitzen ari den etxebizitza batzuetako lanetan. Hildakoak (J.M.V.M.) FATEVEN enpresarentzat egiten zuen lan, eta andamio bateko bigarren solairutik erori da.

Lan prekarietateak eraikuntza sektoreko ezbehar maila altuan daukan eragina salatzen du ELAk. Azpikontratazioak, lan “espezializatuekin” baino, kostuen merkatzea eta epeen murrizketekin dauka zerikusia. Eraikuntzako langileen lan eta bizi baldintzen okertzea esleipen prezioen jaitsieren adinakoa izaten da. Eta errandakoa, lan erritmo jasanezin, jardunaldi amaigabe, eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio araudegiaren betegabetzeetan bihurtu ohi da.

Egoeraren larritasuna ikusirik, eraikuntza enpresen betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exijitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari, lantokietan antolatu eta urtean 50etik gora lagunen bizitza aurretik eramaten duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia luzatzen duen aldi berean.

Bigarren istripua Murgan izan da. Hildako langilea deskarga bat izan du beharrean ari zela.