Ehunka eragilek bat egin dute apirilaren 1erako Bilbon deitutako manifestazioarekin

2017/03/28
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzte. ELA ekimen honen parte da.

 

Mobilizazio honetan planteatzen diren eskaerak hauek dira:

• Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) eta Lanbidek kudeatutako gainontzeko prestazioei Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak (LGS) izan duen %8ko igoera aplikatzea.
• 2017rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan jasotako xedapen gehigarrian prestazio sozialen zenbatekoan ezartzen den %7ko murrizketa eraginik gabe uztea.

Aldarrikapen hauek murrizketez betetako urteen ondoren egiten dugu:

• Gizarte prestazioetara sarbide izan ahal izateko baldintzak gogortu dira; adibidez DBE eskatu ahal izateko erroldatze denbora urte batetik hiru urtera igo da.
• Prestazioen zenbatekoa %7 murriztu da.
• Lanbidek irizpide murritzaileak aplikatu ditu, kasu askotan gehien behar dutenen pertsonen eskubideak urratuz.

Hamarnaka gara eskaera hauekin bat egiten dugun erakunde sozial eta sindikalak, eta horregatik bat egiten dugu larunbat honetarako deitutako manifestazioarekin. Badakigu asko dagoela jokoan, bermatutako gutxieneko diru-sarrera batzuen existentzia borroka sozialaren ondorio dela, gizartearen mobilizazioaren emaitza.

Eskubide sozialak defendatzea DBE-ren murrizketak eta hau jasotzen dutenen kriminalizazioa arbuiatzetik igarotzen da. Hau exijitzen dugunon pluraltasunaz arreta deitu nahi dugu. Sindikatuetako kideak gara, esparru feministako gizarte erakundeetakoak, gazte mugimendukoak, pertsona migratzaileen aldekoak, ekologismoarenak, pentsionistenak, pobreziaren aurkakoak, gizarte bazterketaren kontrakoak, Sare Ekonomiko Alternatibo eta Solidariokoak...

Hau guztiagatik, bat egiteaz gain, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30tan Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena.

– Sindikatuak: ELA, LAB, STEILAS, EHNE, Hiru, ESK

– Mugimendu feminista: Euskal Herriko Bilguna Feminista, Brujas y Diversas, Munduko Emakumeak/ Mujeres del Mundo

– Prestazio sozialen aldeko mugimenduko eragileak: Berri Otxoak, Argilan, Herria Eliza 2000, Pentsionistak Martxan.

– Mugimendu ekologista: AHT Gelditu, Berriztu (Fracking ez Araba)

– Bestelakoak: Joxemi Zumalabe, ERNAI, Coordinadora de ONG de Euskadi, Mugarik Gabe…

Eta honi guztiari gehitu behar diogu gaur hemen publiko egin ditugun gainerako atxikimenduak.

7menos20 kolektibo feminista
Adsis Fundazioa
Al Borde Films, S.Coop.
Arabako Emakumeen Asanblada
Arabako Pentsionistak lanean
Arabako SEADen Lagunen Elkartea / Asociación de Amigas y Amigos de RASD de Álava
Argitan (Centro asesor de la mujer, Barakaldo)
Asociación Kidenda
Asociación para la Formación y Estudios Sociales – AFES
Asociación Sortarazi
Berri Otxoak, plataforma contra la exclusión social
Besarkatuz, Posada de los Abrazos
Bidegintza, S.Coop.
Bilbotik Perura
Biziz bizi
Bizkaiko Etxeko Langileen Asanblada / Asociación de Trabajadoras del Hogar de Bizkaia
Bizkaiko Pentsionistak martxan
CCOO-Euskadi
CEAR Euskadi
Circulo Solidario
Comunidades Cristianas Fe y Justicia
Coordinadora de grupos de Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala
Danok lan, Basauri
Duintasuna, Gipuzkoako pentsionisten plataforma
EAPN Euskadi
Economistas Sin Fronteras
ELEAK Libre mugimendua
Emakumeen Mundu Martxa
Equipare
Esnetik Koop.
Euskadiko Fiare Elkartea
Fundación Aldauri
Fundación Lagungo
Gizakia Fundazioa
Goilurra, S.L.
Ikatzbizi, S.L.
Incyde, S.Coop.
Kaleratzeak STOP – Araba
KEM-MOC – Bilbo
Lantxurda taldea (Tafalla)
Lapiko Catering, S.L.
Mesa de Comunidades Cristianas de Bizkaia
Misioneros Claretianos de Euskal Herria
Mujeres en la diversidad
Mundubat
Nafarroako Pentsionistak martxan
PAH Bizkaia – Kaleratzerik ez
REAS Euskadi
Reciclanet Asociación Educativa
Red Social Koopera
Salhaketa Araba
Sortarazi
SOS Arrazakeria Bizkaia
STOP Kaleratzeak GipuzkoaTinko Garbiketak, S.L.
UGT-Euskadi