Ez gaituzte isildu, ez gaituzte isilduko!

2017/08/11
Barne Sailak hasiera batean debekua jarri arren Bizkaiko Erresidentzietako langileek Miserikordia Erresidentziaren aurrean elkartu dira, zentro honek antolatutako ekitaldi publikoaren harira. Modu honetan, eta azken unean baimena jaso ostean, greban dauden langile hauek sektorean bizi duten lan-prekarietatea salatu dute.

ELAren ustez onartezina da soilik egoeraren salaketa publikoa egin ostean langileek eskatutako tokian bildu ahal izatea. Argi geratu da hasiera batean debekua jartzeko aitzakia –segurtasun arrazoiak– Bizkaiko Erresidentzietako langileen gatazka ikusezin bihurtu nahi zuen aitzakia hutsa zela.

Langileek argi dute: nahiz eta Eusko Jaurlaritza Barne Saila erabiliz euren borroka ezkutatzen saiatu, ez dute lortuko. Ez gaituzte isildu, ez gaituzte isilduko!