Lan segurtasuna eta osasun alorrean aurrera egiteko tresnarik eraginkorrena negoziazio kolektiboa da

2013/04/25
Apirilaren 28a Lan-osasun eta segurtasunaren eguna da. Hori dela-ta, La Esperanza pilotalekuan ekitaldi bat egin du ELAk eta honen ostean ostean manifestazioa izan da Confebask patronalaren egoitzaraino. Leire Txakartegi, lan segurtasuna eta osasun arloko arduradunak gai honetan Gobernuek duten utzikeria salatu du.

Txakartegiren hitzetan lan segurtasun eta osasun alorrean aurrera egiteko tresnarik eraginkorrena negoziazio kolektiboa dela azpimarratu du eta “eguneroko ekintza sindikalean lan osasunari toki handiagoa ematea” eskatu du.

Leire Txakartegik salatu du osasun-sistema publikoa pribatizatzeko beste pauso bat emango dela, mutualitateen eskuetan are eskumen gehiago utziz. Horretarako mutualitateetako medikuek efektu medikoetarako alta eman ahal izateko aukera bermatuko du Rajoyren gobernuak datozen asteotan onartuko duen dekretuak.

Gaurko ekitaldian parte hartu dute ere, Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak eta Leire Heredia, lan segurtasuna eta osasun arloko kideak. Muñozen hitzetan kaleratzeko beldurrak langile asko lanera gaixorik joatera derrigortu ditu, eta horrek langileen segurtasun eta prebentzio mailan eragin latza duela gaineratu du.