Zubietako erraustegian luzamendua exijitzen dugu

2016/07/29
Hainbat alderdi politikok, erakunde sindikalek, talde ekologistak eta gizarte zibilaren hainbat erakundek EAJ eta PSE-ri Zubietako erraustegiaren lizitazioaren baldintza administratiboetako agirien onartzean 6 hilabeteko luzamendua eskatzen diegu. Horrela, Gipuzkoak behar dituen hondakinak kudeatzeko azpiegiturei buruzko eztabaida serioa, sakona eta adostua egon dadin.

Gure ikuspuntua honako puntuetan oinarrituta dago:

Opakutasuna eta eztabaida demokratikoaren falta: Lehenik eta behin, azpimarratzekoa da zein sinplista den orain arte Gipuzkoan egondako hondakinei buruzko eztabaida. Dena errausketa edo zabortegiaren arteko erabakira mugatuta dagoelako. Hondakinen bilketa edota sorkuntza eztabaidatik kanpoan utzita.

Bigarrenik, aipatzekoa da PIGRUG berriak edozein gauza esanda ere, erraustegia eraiki, eraikiko dutela.

Eta hirugarrenik, EAJ-PSE-k erabaki dutela erraustegiaren lizitazioaren baldintza administratiboetako agiriak uztailako 28an onartzea. Hain garrantzitsua den erabakia, eta hurrengo urteetako ingurumen politika hain estutik baldintzatuko duena, ezin da udan hartu eta gainera, horren kontra altxatu diren ahots guztiak entzun gabe.

Gizakien osasunean edukiko duen efektua zalantzan: Erraustegiek hondakinak arriskutsu eta toxiko material bihurtzen ditu. Horregatik, honen inguruan politikarien jarrera, ardura printzipioan oinarrituta egon beharko litzateke.

Herritar eta udalentzat aukera garestiena: Gipuzkoako herritarrek errausketa hau eduki dezaten urtero 34,5 miloi euro ordainduko dute 35 urtetan. Horrek tona bakoitzagatik 200€ ordaintzea esan nahi du, hau da, Estatuko erraustegi garestienean ordaintzen dena (Palma de Mallorcakoa) baino %50 gehiago ordaintzea.

Bideragarriagoak diren beste aukerak badaude: Erraustegiaz aparte beste aukerak ere badaude, hondakinen murrizketan, berrerabilean eta birziklatzean oinarriturik daudenak. Aukera horiek ez dira bakarrik merkeagoak, ingurumen ikuspuntutik iraunkorragoak, osasungarriagoak eta enplegu gehiago sortuko dituztenak baitira.

Arrazoi hauen guztiengatik, luzamenduaren beharra errepikatzen dugu, Gipuzkoako ingurumen politikan gizarteari dagokion papera emateko.