Nafarroako Gobernuak errausketari bidea ireki dio

2016/06/07
Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri duen PIGRN 2025 hondakinen plangintzarekin errausketari bidea ireki dio, aurreko gobernuak egin zuen bezala

ELAk ez du onartzen errausketarik hondakinen kudeaketan. Errausketari alternatiba ahalik eta birziklapen tasa altuenak izan behar dira.

ELAk hondakinen bereizketa jatorrian egiteko derrigortasuna ezartzea exijitzen du, hau baita hondakinen kudeaketa errazagoa, merkeagoa eta iraunkortasunez egiteko bidea. Derrigortasuna ezinbestekoa da %80tik gorako birziklapen tasak lortzeko.


ELAk PIGRN 2025 plangintzari eginiko ekarpenen dokumentu osoa.