Apirilak 11: Nafarroako kirol kudeaketa greban

2017/04/06
Nafarroako kirol kudeaketak greba egingo du apirilaren 11n sektoreak bizi duen prekarietateari aurre egiteko. Patronalak negoziatzeko asmorik ez duela ikusita, eta prekarietatean sakondu besterik ez denez egin, greba egitea beste biderik ez dute ikusten. Azpikontratatutalp enpresek kudeatutako kiroldegi publikoei eragingo die grebak.

Nafarroako kirol kudeaketaren agiria:

 

Urte gehiegi daramatzagu irensten. Sektorean prekarietatea zabaltzen ari da eta gelditu beharra dago. Honako hauek dira gure oinarrizko aldarrikapenak:

 

  • Urtero KPI+1 igotzea soldata.
  • 8 orduko murrizketa lanaldian.
  • Lanaldi partzialeko kontratuak hobetzeko neurriak.

 

Oso oinarrizko eskakizunak dira gureak baina patronalak ez du negoziatu nahi, oso argi esan digu. Haiengatik balitz oraindik okerragoa litzatekeela esan digute. Benetako negoziazioa eskatzen dugu, hitz egin eta negoziatu nahi dugu baina patronalak ez du ezta eseri nahi, are gutxiago inolako neurririk aurkeztu. Izan ere, euren helburua argia da: negoziazioari uko egin soldata izoztuta mantentzeko denbora mugagabean.

 

Ez dago beste aukerarik. Kirol kudeaketako langileon hitzarmena babesteko garaia iritsi dela erakutsi behar dugu.

 

Baldintzak duinak nahi ditugu, hilabete bukaerara iritsiko diren kontratuak nahi ditugu, erosteko ahalmena berreskuratu nahi dugu.

 

Hori dela eta, argi daukagu: heldu da garaia. Apirilak 11, kirol kudeaketa greban.