Emakumeek kontratu partzialen %76 pairatzen dute, baita gizonek baino %33 aldi-baterakotasun gehiago ere

2016/07/28
Gaur argitaratu dira INEk egindako 2016ko bigarren hiruhileko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) datuak. Hego Euskal Herriko langabeziak behera egin duen arren, 28en Europar Batasuneko mailatik 3,4 puntu gorago dago oraindik ere.

Gaur argitaratu dira INEk egindako 2016ko bigarren hiruhileko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) datuak. Hauek dira Hego Euskal Herrirako datu nagusiak:

  • Langabezian dagoen populazioa 34.500 pertsonatan murriztu da azken urtean, lana duen populazioak behera egin badu ere 7.000tan (guztira 168.300 lagun daude langabe). Langabezia tasa, beraz, %12,7koa da: Europako seigarren altuena izanik Grezia (%25,1), Estatu espainiarra (%21,1), Kroazia (%15.6), Txipre (%14,3) eta Portugalen (%12,9) ondoren. 28 estatuen Europar Batasuneko batez besteko langabezia maila (%9,3) baino 3,4 puntu altuagoa da HEHko langabezia maila.

  • Aldi-baterakotasuna ez da gutxitu: %24,3koa da gaur egun, soldatapeko langileen artean 4tik 1ek kontratu tenporala duelarik. Emakumeen artean aldi-baterakotasuna altuago da, %28koa.

  • Lanaldi partzialeko enpleguak %17,6 dira enplegu guztiekiko, lanaldi partzial horietatik %76,3 emakumeek dituztelarik.

Datu hauek Hego Euskal Herrian dagoen egoera larria erakusten dute, langabezia Europako batez bestekoa baino askoz handiagoa izanik aldi-baterakotasuna eta partzialitatea baitira enpleguaren ezaugarri esanguratsuenak.