Etxebizitzen alokairua bultzatzea eskatu du ELAk

2014/07/10
Etxebizitzaren inguruko txostena aurkeztu du ELAk gaur goizean Bilbon. Honekin batera, sindikatuaren proposamenak sozializatzeko etengabeko kanpaina baten berri eman du. Izan ere, arlo honetan ematen diren politikak aldatzea beharrezkoa da eta horretarako kontzientzia hedatu behar da. ELAren aburuz beharrezkoa da etxebizitzen alokairua bultzatzea, jabetzaren gainetik.

Adolfo Muñoz "Txiki, Idazkari nagusiaren batera, Mikel Noval arlo sozialeko arduraduna eta Janire Landaluze, azterketa bulegoko kideak parta hartu dute etxebizitzaren inguruko txostenaren aurkezpenean.

ELAko ordezkariek Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak azken urteotan arlo honetan hartutako erabakiak salatu dituzte. " Uko egin diote etxe beharrean direnei erantzunak emateari. Ezer egitea, ordea, mesede egitea da eskubide bat asetu beharraren bizkarretik etekina lortu dutenei, edo lortu nahi dutenei". Era honetan, etxebizitzako aurrekontuak behera egin dutela azken urteotan dute.

ELAren iritziz egungoaren alternatiba ezin da izan familiak hipoteka ordaintzeko leporaino zorpetzea. Aldiz, alokairua bultzatzea, jabetzaren gainetik proposatu du sindikatuak. Horretarako beharrezkoa da errentan jartzeko etxebizitza-parke publiko bat sortzea. Egitasmoan sartzen diren etxebizitzen errenta ordainduko dela bermatu behar da hainbat urtez, eta merkatu libreko errenta baino txikiagoa izan behar dute. Honekin batera. Finantza-erakundeak derrigortu egin behar dira hutsik dituzten etxeak alokairu sozialerako erabil ditzaten.

Hauek eta beste hainbat proposamenak sozializatzeko asmoz kanpaina bati ekingo dio ELAk "administrazio guztiei eskatzen neurriok aplika ditzala eskatzeko eta gizartearen parte-hartzea bermatzen duten baliabideak ezarriz".