Eusko Jaurlaritzak seigarren urtez jarraian ez du Itzarrirako ekarpenik egingo

2017/03/29
Itzarriko lehendakari den aldetik, Erkoreka sailburuak iragarri du aurten ere ez dela Itzarrirako ekarpenik izango. Horrela beste behin jan egingo dute langileei emandako hitza, seigarren urtez. Eusko Jaurlaritzak agerian uzten du horrela ez daukala langile publikoei ezarritako murrizketak bertan behera uzteko asmorik, eta bere langileen lepotik diru publikoa aurrezten jarraituko duela.

Gaur Itzarriren Gobernu-batzordea bildu da; erakunde hau Eusko Jaurlaritzak eta bere erakunde autonomoek (Osakidetza, hezkuntza, Ertzaintza, EITB, etab.) zuzenean kontratatuta dituen langileen BGAEa da.

Itzarriko lehendakari den aldetik, Erkoreka sailburuak iragarri du aurten ere ez dela Itzarrirako ekarpenik izango. Horrela beste behin jan egingo dute langileei emandako hitza, seigarren urtez. Eusko Jaurlaritzak agerian uzten du horrela ez daukala langile publikoei ezarritako murrizketak bertan behera uzteko asmorik, eta bere langileen lepotik diru publikoa aurrezten jarraituko duela.

Eusko Jaurlaritzak murrizketa honi buruz izan duen jokabidea oso larria da, izan ere, EAJk berak sartu zuen 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan zuzenketa pentsio-planetara ekarpenak egiteko debekua altxa zedin. Areago, Itzarrin ekarpenak egitea ukatzen duen alderdi bera tokiko eta foru-administrazioaren BGAEan, Elkarkidetzan, ekarpenak egiten ari da. ELAk salatu egin behar du gobernu honen zinismoa eta borondate politikorik eza, baita bere langileei ezartzen dien zigorra ere, eurek eragin ez duten krisia ordainarazten ari baita.

Ezin da onartu EAJk, PSEk eta PPk hitzartutako aurrekontuetan AHT eraikitzeko dirutzak jartzea, eta bitartean langile publikoei legeak eta lan hitzarmenak aitortzen diena ukatzea. Horrela errespetatzen du EAJk negoziazio kolektiboa; bere benetako borondatea agerian geratzen da.

Egoera larria izanik, iaz ELAk bide juridikotik jotzea erabaki zuen. Sindikatuak Jaurlaritzari erreklamazio bat egin zion; honek aintzat hartu ez zuenez, helegite administratiboa sartu zen, hau ere atzera bota dutelarik. Horregatik, laster egingo dugu dagokion demanda auzitegian.

ELAk dei egiten die murrizketa honek kaltetutako langile guztiei beren eskubideen alde mobiliza daitezen.