Gipuzkoako merkataritza alorreko lan hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea Adegiren aurrean

2017/04/07
ELA abenduaren amaieratik saiatu da negoziazioak irekitzen Gipuzkoako Merkataritza alorreko hainbat hitzarmenetan (ehuna, altzarien, larrukien eta metalaren merkataritzan). Hiru hilabeteren ondoren, oraindik ez da negoziazio-mahairik eratu. Egoera honen aurrean mobilizazioak egingo ditu sindikatuak.

Negoziazio-mahaietan, betiko patronalez gain, Dendartean eta Garen patronalak ere batu dira. Egindako bilera guztietan arazo berarekin egiten du topo: betiko patronalek ez dituzte onartzen patronal berriak, eta ordezkaritza egiaztatzea eskatzen diete. Orain arte, negoziazio-mahaiak eratzean, ez zaie eskatu patronalei ordezkaritza egiaztatu beharrik, sindikatuek negoziatzeko asmoa zuten patronal guztiak onartzen baitzituzten. Hala ere, betiko patronalentzat ez da jadanik nahikoa elkarren onarpena.

ELAren esanetan merkataritza txikiko patronalek (Dendartean) negoziazio-eduki handiagoei eusten badiete, lehenago egin duten bezala, bistakoa izango da blokeoaren benetako zergatia ez dela merkataritzaren egoera. Denda txikiek baldintzak jasotzeko aukera badute, zer esanik ez sektoreko enpresa handiek.