Hezkuntzaren merkantilizazioa, murrizketa politikak eta alternatiben inguruko jardunaldia

2017/05/05
ELAk Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioarekin batera “Hezkuntza IBEX-35” jardunaldia antolatu du gaurko. Jardunaldiek hezkuntza sistema kapitalismo neoliberalaren mesedetara jartzeko estrategiak, murrizketa politikak eta alternatiben eraikuntza landu dituzte.

Pilar Carrera eta Eduardo Luque, irakasle eta Nos quieren más tontos. La escuela según la economía neoliberal” liburuaren egileak eta Aitor Etxarte, irakasle eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren lehendakariak, sindikatuko irakaskuntzako kideekin batera, hezkuntza sistema kapitalismo neoliberalaren mesedetara jartzeko estrategien inguruan, murrizketa politiken eta alternatibak eraikitzearen inguruan hausnarketa egin dute.