Industria eta industria politika kinka larrian

2016/07/11
Egoeraren Azterketaren uztaileko alea plazaratu du ELAk. Bertan, Euskal Herriko enpleguaren eta langabeziaren egoera aztertzen da, batik bat. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak gaur egun burutzen duen duen politika industriari buruzko gogoeta jasotzen da.

ELAren iritziz Euskal industriak bizi duen egoera oso larria da. Azken hilabeteotan enpleguaren suntsiketa eta lan baldintzen prekarizazio kasu ugari eman dira, askotan mozkin handiak dituzten enpresa transnazionalak buruturik, gainera.

ELAren arabera, neoliberalismoa eta murrizketak alde batera uztea, gastu publikoa sustatuz ehun produktiboa handitu eta hobetzeko, beharrezkoa da. Bestalde, zerga politika eraldatzea, gizartearentzako justuagoa eta eragingorragoa izan dadin, eskatzen du.