Lanuzteak Arcelor Mittaleko Bergarako lantegian

2016/09/14
Bergarako Arcelor Mittaleko enpresa Batzordeak geldialdiak deitu ditu irailaren 21erako. Giza baliabidetako arduradunik ez dagoela salatzen dute eta egunero sortzen diren arazoei irteera eman ezinik daudela.

Langileen Batzordearen Agiria:

Bergarako Arcelor Mittaleko enpresa Batzordeak geldialdiak deitu ditu irailaren 21erako.

Paroak egiteko arrazoiak ugariak dira, baina batez ere Zuzendaritzak uko egin diola hileroko bilerak egiteari eta lan osasun mailan izugarrizko utzikeria dagoelako. Giza baliabidetako arduradunik ez dagoela salatu beharra dago eta egunero sortzen diren arazoei irteera eman ezinik gaude.

Urtarriletik ohiko plenorik ez dugu izan, lan osasunerako arduradunik ez dago izendatuta eta bilerarik ez da egin.

Hori dela eta, irailaren 21erako txanda bakoitzeko ordu bateko geldiunea deitu da. Baztertzen ez delarik beste mobilizazio batzuk enpresaren jarrera aldatzen ez bada eta Bergarako etorkizuna bermatzeko pausorik eman ezean.