Lanuzteak Beasaingo eta Irungo CAFen

2016/11/10
Beasaingo eta Irungo CAF enpresako langileek lanuztea egin dute 10:00etatik 12:00etara. Deialdi honen helburua zuzendaritzak aurrera daraman externalizazio prozesua salatzea da. Prozesu honen azken urratsa urriaren 10ean eman zen; egun horretan zuzendaritzak iragarri zuen Beasaingo altzairu-fabrika itxiko zuela 2017ko lehen egunean.

Externalizazio politika honen helburua kostuak merketzea da, horretarako kalitatezko enplegu propioa suntsituz. ELAk honakoa gogorarazi nahi du: CAFen azken urteetan itxi diren instalazioetatik ez du bakar batek berriz ere aterak ireki edo bere produkzioa berreskuratu: Aroztegia, Fundizioa, Bizar-kentzea... Orain Altzairutegia itxi nahi dute, eta etorkizunean?