Occidental hoteleko langileek elkarretaratzea egin dute enpresa hitzarmen duin baten alde

2017/07/12
Mobilizazio berria egin dute gaur Occidental hoteleko langileek hitzarmen duin baten alde. Bizi duten prekarietateari aurre egin, eta lan-baldintza duinak bermatuko lukeen lan hitzarmena eskatu dute gaurkoan ere.

Agiria

Mobilizazio berria egin dugu eta etorriko dira gehiago ere. Izan ere, berriz salatu behar dugu enpresa hitzarmenaren negoziazio mahaiak blokeatuta jarraitzen duela. 4 urte dira jada langileok inongo hobekuntzarik ez dugula izan geure lan baldintzetan. Barcelók bere aldetik, egoera horretan sakondu besterik ez du egin, 2016an hotelaren kudeatzaile berria bilakatu zenetik. Gure pazientzia agortzen ari da.

Enpresak bi aurpegi ditu; bata negoziazioan agertzen duena; bestea, hitzarmena sinatzerako orduan atzematen dioguna. Lehenik eta behin, langileoi jakinarazi zigun lanpostu guztiak bermatuko zirela eta garbiketaz gain, ez zela kanporatuko beste zerbitzurik. Praktikan, ordea, ez du erabaki hori benetako bermeak eskainiko zizkigun enpresa hitzarmen kolektibo batean bildu nahi. Langileon gogoa eta borrokarako grina ahultzea da euren esmoa. Bada, argi euki dezatela ez dugula etsiko!