Bilboko Udalak bere funtzioen utzikeria egin du udaltzaingoko EPE prozesuan

2017/07/06
EPEko Tribunalean udalak izendaturiko partaideen gehiengoak, ez guztiek, EPEko hirugarren froga egiteko eskumena, pertsonalitatekoa, Arkautek egitea erabaki du, hala, Tribunalak ez ditu ez froga, ez emaitzak ere objetibotasunez ikuskatu ahal izango.

Bilboko Udaltzaingoko 55 lanpostutako EPEak Aurrera darrai eta momento honetan pertsonalitateko frogak egiteko garaia da. Pertsonalitateko testa, talde dinamikak eta elkarrizketa pertsonalak.

Prozesu hau objektibotasunek egiteko eta bai frogatan eta baita emaitzetan ere transparentzia bermatzeko, tribunal bat osatu zen, Udaltzaingoko, Giza Baliabideetako, Arkauteko eta langileen ordezkariekin, oposaketa guztietan, instituzio denetan, egiten den bezala.

Tribunala aste honetan batu da eta hirugarren frogaren inguruko xehetasunak eztabaidatu behar zituen, eguna, tokia eta batez ere frogaren nondik norakoak. Tribunalean udalak izendaturiko ordezkariek, ez denek, konpetentzia hau Arkauteri uztea erabaki dute.

Bilboko Udalean, Udaltzaingoko EPE batean lehenengo aldiz hirugarren batek egingo du froga, tribunaleko inor ez da egongo froga hau ikuskatzen edo iritzia ematen. Hirugarren batek, udalekoa den tribunaleko kideen ikuskaritzarik gabe egingo du froga bere osotasunean. Orain arte, Arkaute edo IVAPek gidatzen zuen froga, vaina tribunaleko kideak froga guztietan presente egoten ziren eta kide bakoitzak nota jartzen zuen. Askoz transparenteagoa eta pprozesua kontrolatu eta baloratzeko objektiboagoa zen modu bat.

Ez da onargarria Udalak gai honekin egin duen funtzioen utzikeria. Udal autonomiaren beraren eta bai ELAk eta baita “hitzez” udalak ere defendatzen duen polizia ereduaren aurkakoa. Gertukoa eta Bilbokoa propioa izango den Udaltzaingoa.

Guzti honek hausnarketa bat egitera eramaten gaitu… Zergatik hainbesteko interes tribunaleko inor bere osotasunean ez elkarrizketak ezta talde dinamiketan ez egoteko? Ezagutzen ez dugun interesen bat dago?

Espero dugu oposaketa oni abantaila politikorik ateratzeko ez izatea eta gertukoenak kolokatzeko ez izatea…

ELAk exijitzen dio bai Tribunalari, eta baita Bilboko Udalari ere, erabaki honetan atzera egin dezatela eta EPE honen objektibotasuna eta transparentzia bermatzeko, tribunala presente egon dadila hirugarren frogan egingo diren elkarrizketa eta talde dinamika guztietan.

Aldi berean, udaleko talde politikoei eskatzen diegu, hurrengo plenoan urjentziazko mozio baten bidez, Udal taldeari exijitu diezaiela gai honen inguruko irizpide politiko garbi bat. Udal autonomía defendatzen dugu.