Ehungintzako langileek ezpainak beltzez margotu dituzte Gizpukoako merkataritzako hitzarmenaren alde

2017/06/23
Gipuzkoako ehungintzako langileek ez dute geldirik egon nahi. Badakite Gipuzkoako merkataritzako hitzarmenik gabe etorkizun beltza izango dutela. Horregatik margotu dituzte ezpainak beltzez gaur, patronalek negoziazioa blokeatzeko hartu duten jarrera salatzeko eta hitzarmena bultzatzeko asmoz.

Maiatzaren 7an, amaren egunean, ELAtik merkataritzako langile guztioi dei egin genizuen, manita batean parte hartzeko, eta merkataritza sektoreko hitzarmenen negoziazioaren blokeoa behingoz  bukatzeko eskatzeko.

Manifestazio hori oso jendetsua izan zen, eta sektoreko langileak ugari-ugari agertu ziren bertan. Argi dago merkataritzako langileak nazka-nazka eginda gaudela egoera honetaz, eta badela garaia dinamika bat abiarazteko, ELAren eta zuen artean, hitzarmen on bat  lortu nahi  badugu behintzat.

Ez da oraindik mahaia behin betiko osatu negoziazioak hasteko.

Patronalak ez dira oraindik ados jarri, gure aldetik hobe litzateke haiekin guztiekin negoziatzea, haien artean konpontzen ez badira, ezin gara betiko geratu negoziazioa noiz desblokeatuko den zain.

Horregatik ekainaren 19an mahaia behin-behinean osatu genuen, Federazio Mercantila gabe, ez baitago prest edukietaz hitz egiteko aurretik ez badira akreditazioaren gaian ados jartzen

Dena  dela,  negoziazioa  hasi  baino  ez da egin. Hitzarmen onak nahi baditugu, haien alde borrokatu beharko  dugu.