Ibermática-k ELAko ordezkari bat kaleratu du

2017/04/24
Enpresak ez du onartzen langileek euren eskubideak aldarrikatzea eta ELAko ordezkari bat kaleratuz gainerako langileei “erakutsi” nahi die euren lan baldintzak defendatzea zigortzen dutela.

Ekintza sindikala ahultzeko bidean pausu bat gehiago eman du Ibermatica-k, Bizkaiako Langileen batzordeko ELA-ko ordezkari bat kaleratuz. Kaleratzearen aurkako helegitea aurkeztuko da, oinarri juridikorik ez duelako eta enpresa mailan langileak kolektiboki antolatzeko lanean jarraituko du ELAK.

Irabazi ekonomikoak langileen baldintzen kontu bermatzea helburu duen enpresa politika du Ibermatica-k. Langileen ordezkariak zigortzen ditu, zigor eta lan zentroen aldaketen bidez eta era horretara langileak babesik gabe uzten ditu. Urtea hasi zenetik 23 lagun kaleratu ditu Estatu mailan. Gertaera hauei erantzuteko asmoz, azken hilabetean egunero mobilizazioak egin dituzte Bizkaiko langileek. Eguerdiko 13:30ean enpresak Zamudion duen egoitzaren aurrean bilkurak egin dituzte. Aste honetan ere bilkurak egiten jarraituko dute eta posible da bestelako mobilizaziaok ere deitzea.

ELAk kaleratua izan den ordezkaria babesteaz gain, Ibermaticako langile guztiak ere babesten ditu, egunero-egunero zuzendaritzaren partetik presioak jasaten dituztelako euren eskubideen defentsan borroka egin ez dezaten.