Agrozumos enpresan lan hitzarmen berria adostu da

2017/07/12
Langileen antolakuntza eta mobilizazioari esker lortutako akordioak aurreko hitzarmenean galdutako eskubideak eta lan baldintzak berreskuratzen ditu

Langileek babesa eman diote lortutako akordioari. Lekunberriko Agrozumoseko Enpresa batzordean ELAk 6 ordezkari ditu eta UGTk 3 eta akordioaren edukiak hauek dira:

Soldatak:

  • 2017: 2,7ko hazkundea.
  • 2018: Aurreko urteko KPIa + 225€.
  • 2019: Aurreko urteko KPIa + 250€.
  • 3 urteko indarraldia (2017-2019)
  • Seigarren jardunaldian eta laugarren txandarako hobekuntzak lortzeaz aparte kilometrajea, aseguruak… hobetu dira.
  • 3 urteko ultraaktibitatea.

ELAk oso balorazio positiboa egiten du atera den lan hitzarmen honetaz, greba egun baten ondoren (ekainak 22) eta greba mugagabe bat aurreikusirik, enpresako zuzendaritzak une horretara arte aurkeztutako edukiak asko hobetu behar izan dituelako. Akordio honen emaitzak garbi uzten du antolatzen diren plantillek botere guneak ken diezazkieketela enpresei eta eskubideak eta lan baldintzak errekupera ditzaketela. Aipatu beharra dago aurreko lan hitzarmenak (UGTk sinatua ELAk ordezkaritzarik ez zuenean) soldataren jaitsiera eta lan jardunaren handitzea ekarri zituela. ELAk hitzarmen on bat lortzeko langileek zuten gogoa bideratu du, eta batez ere, oinarriak jarri dira enpresa honetako lan harremanak elkarrenganako errespetutik eta alde bien arteko benetako negoziaketatik pasa daitezen.