Klase borrroka ukaezina bada

2017/04/26
Arkaitz Elso

 

Kapitalismoa ez da homogeneoa. Are gehiago, kapitalista guztiek ez dituzte erabateko interes amankomunak, erroan izan ezik.

Kapitalismo produktiboan enpresa fisikoki existitzen da, langileak ditu eta sindikatuak bere espazioa du. Saiatzen diren arren, klase borroka existitzen dela ukaezina da.

Kapitalismo finantzieroan ordea, langileak eta lantokia ez gara existitzen. Negozioa ez da langileek sortzen dugun aberastasunean edo eskeintzen dugun zerbitzuan oinarritzen. Hori gutxi balitz, Monopoly basatian denek jolastu dezakegula sinastarazten digute, sindikatua mahai jokotik at dagoenean. Baina kapitalismo mota honek gure bizimoduan, bizi baldintzetan zein lan baldintzetan eragin izugarria du. Tamalez, gure jendearen artean hau ez da beti begi bistakoa izaten.

Hau horrela izan dadin, instituzio publiko gehienek, partidu politiko desberdinek eta komunikabide nagusiek ezinbesteko parte hartzea dute kapitalismo finantzieroaren interesen defentsan; demokrazia bahitzen dute, erabaki politiko nagusiak eliteen artean sukaldatzen dituztenean eta gure jendea manipulatzen saiatzen direnean. Sindikatuak hau salatzen duenean, hortzak erakusten dizkigute eta klase borroka ukatzen digute.

Langileok erronka bat dugu honen aurrean: borroka ezin denean soilik lantokian eman, borroka beste esparruetara eraman behar dugu, klase borroka ukaezina izan dadin.

Sindikatuak hor ere egon behar du.