Nafarroak 2016an 2007an baino 377 milioi euro gutxiago bildu ditu Sozietateen gaineko Zerga bidez

2017/02/21
Lehenik eta behin, azken erreforma fiskalak Nafarroako Gobernuak aurreikusitako eragina ez duela izan esan behar da, 2016an aurreikusitakoak baino 57 milioi euro gutxiago bildu baitira. Zentzu honetan, ELAk salatu zuen erreforma honek ez zuela inongo aldaketa sakonik ekarriko ez diru-bilketan ezta fiskalitatearen egituran ere, eta fiskalitatea lan-errentetan oinarritzen jarraituko zela, kapitalaren eta enpresen mesedetan.

Mitxel Lakuntza eta Iñaki Zabaleta, Nafarroako Koordinatzaileak eta ikerketa bulegoko kideak aurkeztu dute ELAren toxtena.

ELAren esanetan EAEn eta Nafarroan ematen diren egoerak oso antzekoak direla, aplikatzen diren zerga eta ekonomia politikak parekideak baitira. Are gehiago, Nafarroan Sozietateen gaineko Zergaren presio fiskala txikiagoa da, gainontzeko estatukoarekin alderatuta gertatzen den moduan.

Irakurri txostena