Aste Santuko irekieren aurkako mobilizazioa

2017/04/10
ELA eta Lab sindikatuek astearte honetarako (apirilak 11) mobilizazio bat antolatu dute igande eta jai egunetako irekierak direla eta. Oraingo honetan, ekitaldi honekin Aste Santuko jai egunetan Donostiako denda batzuetan egongo diren irekierak salatu nahi ditugu hain zuzen ere.

Lehengo urtean ere, Aste Santuko jai egunetan ireki behar zuten komertzioetako ateetan konzentrazio txikiak antolatu genituen eta baita kalejira txiki bat ere.

Aurten, irekiera hauek emango direlaz ohartu gara eta horregatik antolatu dugu mobilizazio hau.

Ez da igande eta jai egunetako irekieren kontra egiten dugun lehengo mobilizazioa, eta zoritxarrez ez dirudi azkena izango denik ere ez.

Makina bat aldiz adierazi dugu bezala, igande eta jai egunetako irekiera hauek :

Ez dute ekonomia sustatzen. Ikerketa ezberdinek baieztatu bezala, kontsumoa ez baita handitzen egunak aldatzeagatik. Eta komertzioen ahotik dagokigu pasa den urtean data horietan emandako salmenta ez zela benetan deigarria izan.

Bestalde, esaten dutenaren aurka, irekiera hauek ez dute enplegua sortzen. Plantillako langileek betetzen dituzte ordu hauek eta hala, orduak pilatzen dituzte, kasurik onenean lan egunetako deskantsuarekin konpentsatuko zaiena.

Gainera, Kontsumitzaileok ez dugu behar, eta ez dugu eskatzen ere. Euskal kontsumitzaile elkarte ezberdinek egindako inkestek babestu bezala, erosleen %94ak uste du ez dela beharrezkoa ordu komertzialak handitzea.

Aste Santuko irekiera hauek isolatuak eta pisu gutxikoak direla iruditu dakiguken arren, ez da hala. Salbuespeneko irekiera puntual hauek igande eta jai egunetako irekiera normalizatzeko estrategia argia dira.

Horregatik , mobilizazio hauek helburu bikoitza dute: alde batetik, Aste Santuko jai egunetako irekierak saihestea eta bestetik, kontsumitzaileak egun horietan erostea sartu ez daitezen lortzea.

Mobilizazio kalejira hau goizeko 11tan hasiko da eta honako ibilbidea edukiko du:

Loiola-San Marcial-Getaria-Askatasun hiribidea-Garibai-Boulevard- Legazpi- Peña Florida-Elkano

Bukatzeko, 12:30 tan Boulevarreko kioskoan konzentrazio bat egingo dugu.