Xabi Irastorza: "hezkuntza sistema hobe baten alde borrokatzen ari gara"

2017/05/15
ELAko irakaskuntza arduradun Xabi Irastorza euskal gehiengo sindikalak hezkuntzan deitutako grebari buruz aritu da Bizkaia Irratian. Gogorarazi duenez, ELA-k, LAB-ek eta STEILAS-ek maiatzaren 16rako eta 23rako deitutako greba izango da bihar hezkuntzan, "lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki" lelopean. Bere esanetan, behin-behinekotasuna handia da hezkuntza komunitateko langileen artean. Irakasleei dagokienez, hurrengo lau urteetan 9.000 beharko lirateke, inbertsioan 900 milioi gehiago. Heziketa bereziko irakasleen artean behin-behinekotasuna %58koa dela eta sukalde eta garbiketan %63koa azaldu du Irastorzak Bizkaia Irratian.