San Joseko langileek kontzentrazioa egin dute ANADPen aurrean agentziari exijitzeko behar besteko baliabideak balia ditzan

2017/05/19
San Joseko langileek kontzentrazioa egin dute gaur ANADPen aurrean agentziari exijitzeko behar besteko baliabideak balia ditzan. Izan ere, pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia sartzen ari den erabiltzaile-profilak zeharo bestelakoak dira, zentroan erabili ohi direnen aldean. San Jose zentroak ez ditu giza bitartekorik, ezta baliabide materialik ere, profil berri horri behar bezalako arreta emateko.

Lehenengo gaixoa ekarri zutenetik zentroko langileek eta ordezkari sindikalek egoeraren larritasunaz eta langileen estresaz ohartarazi zieten PAGNAko arduradunei. Agentzia, ordea, arazoaren aitzinean ke-lainoa zabaltzen saiatu da, eta profil guztiei arreta eman behar zaiela dio, plantillaren segurtasuna bermatzearekin batera. Gauza bateraezinak balira bezala. Horren aitzinean zentroko langileok adierazten dugu:

Gu, San Jose zentroko langileak ez ezik, herritarrak ere bagara, eta arreta-zentroetan desgaitasunari ematen zaion asistentzia-kalitateaz kezkaturik gaude. Horregatik, zentroa gizartearen beharrizanetara eta eskakizunetara egokitu behar bada ere, ez da arriskuan jarri behar zentroetako langileen eta gainerako erabiltzaileen osasuna.

Gure ustez oraingo honetan faktoreen ordenak badu eragina emaitzan. PAGNAk sortu du arazoa, eta orain neurriak hartu beharko ditu ondorioak arintzeko. Baina hori lehenago egin behar zuen, plangintza baten arabera giza eta gauza-baliabideak jarri beharko zituen gaixoak ekartzen hasi baino lehen.

Orain arte hartu dituzten neurriak ez dira aski, gure irudiko, adabaki bat baino ez dira. Egoera onbideratzeko ez da aski neurri orokorrak hartzea, premiazkoa da berariazko konponbideak bilatzea.

Administrazioa eredugarria izan behar da dibertsitateari arreta ematen. Horregatik, kalitatezko asistentzia emateko behar diren baliabideak ongi planifikatzeko eskatzen dugu.

 

LAB - ELA - AFAPNA - USAE - UGT