Begirada berriak

2018/04/23
Ez dakit jakingo duzuen baina Bizkaiko erresidentzietako emakumeak gonbidapen ugari jasotzen ari dira estatuko txoko ezberdinetatik beraien gatazkaren berri emateko. Madrilen, Bartzelonan, Logroñon... egon dira jada.

La huelga feminista del 8 de Marzo ha sido histórica

2018/03/09
La huelga feminista del 8 de Marzo ha sido histórica, la movilización feminista más grande que se haya conocido. En primer lugar, queremos felicitar a todas las mujeres que habéis participado, pero también a las que, a pesar de tener voluntad de participar, no habéis podido por diversas razones.

Martxoak 8an emakumeok sistemari planto!

2018/02/06
Iazko martxoaren 8an Bizkaiko erresidentzietako emakumeak izan ziren protagonista nagusienetakoak. Lan eta bizi baldintza duinen aldeko borroka paregabean kaleak hartu zituzten egun hartan ere, grebak iraun zuen egun guztiak izan baitziren martxoak 8 beraientzat.

Kamisetak berdeak sindikatuaren eta borroka feministaren ikur

2017/10/27
Erresidentzietako emakumeak, kamiseta berdedun emakumeak, onezkero jakingo duzue oso harro gaudela zuetaz. Zuen borroka emakume guztion borroka izan da: garbitzaileak, etxez-etxeko laguntzan dabiltzanak, jantokietan, sektore publikoan, langabezian daudenak, industria alorrean dauden gutxiak, guzti-guztiok ordezkatu gaituzue, ondo ordezkatu ere. Kamiseta berdeak duintasunaren arropa izan dira eta bide batez, sindikatuaren eta borroka feministaren ikur bihurtu dituzue.

Lan istripu eta gaixotasunak ere indarkeria dira

2017/04/28
Aurten ere hurbiltzen ari zaigu apirilaren 28a, Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna. Salaketa eta mobilizazio eguna guretzako, lan istripu eta gaixotasunen ondorioz hil direnak gogoratu eta arazo sozial larri honi aurre egiteko konpromiso politikoak eskatzeko eguna.

Gure osasunak gehiago balio du

2016/04/27
Aurtengo apirilak 28an, lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko egunean, prekarietatearen aurka burutzen ari garen kanpainaren baitan beste mugarri bat jarriko dugu.

Kanpoko eta barruko harresiak apurtu!

2016/03/21
Europako mugetan eta lurretan bizitzen ari den tragedia izugarria da. ACNURren arabera, 2015ean Europan 1.014.836 pertsona sartu ziren, horietako 850.000 Grezian barna. Itsasoan gutxienez 3.700 pertsona hil dira. Halaber, jakin dugu Europara iritsi ondoren 10.000 haur desagertu direla. Ez dakigu zenbat emakume ari den bortizkeria sexista pairatzen, baina kopurua eskandaluzkoa izan liteke.

Emakumeak prekarietatean, enpleguan eta bizitzan

2016/03/09
Esti Sancho, Elena Rodriguez, Juani Carmona, Karmele Loiti, Ainhoa Aranegi, Maribe Cermeño, Marta Obregon, Lucia Puertas eta Irantzu Zorzabalbete Euskal Herrian prekarietatea sufritzen duten bederatzi emakume dira. Martxoaren 8a zela-eta Donostian antolatu genuen ekitaldian euren lekukotza bertatik bertara entzun ahal izan genuen. Lekukotza gogorrak, gogorra baita entzutea pertsona bati lanean sufritzen duen prekarietatearen erruz ezin duela bizimodu duin bat aurrera eraman. Baina itxaropenez betetako lekukotzak ere. Izan ere bederatzi lagun hauek, guztiak ELAren militanteak, argi dute emakumeen borrokari esker guztien artean egoera iraultzea lortuko dugula.

Errefuxiatuak bai, migranteak ere bai

2015/10/21
Migrante eta errefuxiatuen auzian Europako gobernuek eta erakundeek erakusten ari diren jarrerarekin lotsatuta eta amorratuta gaude. Jakina da gerra eta pobreziaren ondorioz jatorrizko herrialdeak uztera behartuta daudenak miloika direla munduan, baina badirudi Europa orain jabetu dela arazoaz, etxeko ateak arriskuan ikusi dituenean.

Gure bizitzak, arriskuan

2015/08/03
Erraz esaten da, errazegi. Dagoeneko ohitzen hasita gaude, asteroko kontua da: hainbat eta hainbat dira lanera joan eta etxera itzultzen ez diren langileak. Aurten 29 langile hil dira lan istripu baten ondorioz, urte erdia pasatu denean. Iaz 44 hildako kontatu genituen urte osoan.