Bizkaiko erresidentzietako langileek kanpaldia egingo dute Bilboko Arenalean

2017/05/22
Greban dauden zahar-egoitzetako langileak beraien protesta Bilboko Areatzara eramango dute. Bertan, akanpada bat egingo dute, maiatzaren 26tik 28a bitartean (ostiraletik igandera). Egoitzetako greba hasi zenetik 15 hilabete baino gehiago igaro dira eta lan eta giza gatazka hau sozializatu eta gizartearen atsekimendua lortu asmoz, akanpadan hainbat ekitaldi izango dira .

Ekitaldi honen bitartez greban dauden langileak, patronalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera salatu nahi dute. Hauek, egoitzetako langileen borroka ikustea ekiditzen saiatzen ari dira eta bide batez, borroka ezerezean utzi nahi dute, beldurra eta txantaia erabiliz. Horretarako, gutxiengo zerbitzuak bigarren aldiz handitu dituzte, langileak greba eskubiderik gabe utzi asmoz. Hauen nahia, langileak zapaltzea da eta horrekin batera, orain arteko eredua mantentzea, hau da, zerbitzuaren pribatizazioarekin aberasten direnak gero eta aberatsagoak izatea langilegoaren lan eta bizi baldintza eskasen kontura.

Azkenik grebalariok adieraziko dute borrokan jarraituko dutela lan kondizioak eta bizi baldintzak duinak lortu arte eta hurrengo eskakizunak lortu arte:

  • 1592 orduko lanaldia, gure eguneroko lana arintzeko eta egoiliarrentzako arreta-kalitatea hobetzeko.

  • Sektoreko langile guztientzako gutxieneko soldata 1200 eurokoa izatea.

  • Arreta-ratioak hobetzea, Babestuk eta ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari 2016ko azaroaren 17an proposatu zizkion baldintzetan. Harez geroztik hiru hilabete igaro dira, eta ez dugu erantzunik jaso.

  • Baja-estaldurak eta plusak hobetzea.

Aldundiak jakin behar du gatazka hau ez dela konponduko, irtenbide bila esku hartzen ez badu. Bera bait da arduradun nagusia sektorean dauen 7.500 ohetatik 5.000 berak finantziatzen bai ditu zuzenean.