Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaiko sindikatuek plataforma bateratua aurkeztu dute aldarrikapenekin
Negoziazio mahaiko lau sindikatuek, ELA, CCOO, LAB eta UGTk, ESK, CGT eta USOrekin batera, elkarretaratzea egin dute Bilboko LHKren aurrean, patronalari sektoreko hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko exijituz, eta ohartarazi dute blokeatuta jarraitzen badu mobilizazio ziklo batean sartuko garela.
ELAren Bizkaiko Metalaren batzarrak sektoreko hitzarmen on bat lortzeko bidea borroka dela berretsi du
Maiatzaren 13an ELAk batzarra egin du Bizkaiko metaleko ordezkariekin. Bilbon egindako batzarrera joan diren 200 militante baino gehiagok argi dute borroka dela bidea aberastasuna banatuko duen hitzarmen bat lortzeko. Patronalak sektoreko negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu, argi dute Bizkaiko metalgintzan greben eszenatoki batera joango dela
Manifestazioa eta eserialdia Cebeken aurrean, Bizkaiko ehungintzaren, jantzien eta larrugintzaren eta oinetakoen merkataritzaren hirugarren greba egunean
Ehungintzako CECOBI eta Bizkaidendak patronalak sindikatuekin bilduko dira maiatzaren 20an. Merkataritza orokorra eta larrugintza eta oinetakoak arlokoek ez dute oraingoz hitzordurik
Greba egun gehiago deituko dituzte Bizkaiko garbikuntzan, patronalak hobekuntzarik proposatzen ez badu
Orain arte Bizkaiko garbikuntzan ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako azken greba egunak jarraipen handia izan du. Otsailaren 28an hasi zenetik, emakumezko langileek -sektore feminizatu eta prekarizatua da- 6 eguneko greba egin dute guztira. ELAk positibotzat jo du grebak hainbat sektoretan izan duen oihartzuna, hala nola lantokietan, ikastetxeetan, atarietan, administrazioan... “Garbi geratu da garbikuntzak era guztietako lantokiei eragiten diela, eta hori zen grebaren helburuetako bat, sektoreari balioa ematea eta behar horrek langileen lan baldintzetan isla izatea”, azpimarratu dute sindikatuek.
Galdamesko Vicinay Mooring Connectors enpresako langileek bat egin dute deitutako grebaren lehen egunarekin
Galdamesko Vicinay Mooring Connectors enpresako 30 langileek gaur eta bihar deitutako bi greba-egunetako lehenengoan parte hartu dute, enpresarekin lortutako akordioa betetzea eskatzeko. Akordio horrek 2021eko atzerapenen ordainketak ezartzen zituen, eta langileen erosteko ahalmenari eustea bermatzen zuen.
Bizkaiko garbiketa hitzarmenaren aldeko greba jarraipen zabala izaten ari da
ELA, LAB eta ESK sindikatuek aldarrikapen kalejira deitu dute hiru greba egunetako lehenengoan, 16.000 eurora iristen ez diren soldatekin eta lanaldi partzial orokortuekin lan-baldintzak hobetzeko.
Jarraipen zabala izan du Bizkaiko Merkataritzako bigarren greba egunak
ELAk eta LABek Bizkaiko Merkataritzako hitzarmenaren alde deitutako bigarren greba-egunak jarraipen zabala izan du, lehenengoarekin gertatu zen bezala. Gaur, langileek elkarretaratzea egin dute 13: 30etik 15: 30era Bilboko Kale Nagusian, Diputazio parean, Bilboko merkataritzarako kale nagusietako batean. Musika lagun, euren aldarrikapenak gizarteratu eta merkataritza-hitzarmenen negoziazioak blokeatuta jarraitzen duela salatu dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak soldatak % 2a igotzeko hartutako erabakiaren aurka mobilizatuko da ELA
ELAk mobilizazioak iragarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak soldatak % soilik igotzeko hartutako erabakiaren aurka. Sindikatuak ez du onartuko Bizkaiko Foru Aldundiko, GUFEko eta atxikitako foru-enpresetako langileek erosteko ahalmena galtzea. ELAk salatu du sindikatuek aurkeztutako proposamenetako bat ere ez du entzun nahi izan, eta hitzarmenaren negoziazioak blokeatu ditu BFAk.