Lau asteko greba berria Bizkaiko zahar etxeetan

2017/04/26
Bizkaiko zahar etxeetako langileek 4 astez luzatuko den greba deialdi berriari ekin diote gaur, Bilboko Plaza Biribilean egindako protesta batekin hasiera emanez. Gogoratu beharra dago, dagoeneko 150 greba-egun eginak dituztela eta 14 hilabete igaro direla lehen lanuztea egin zutenetik.

Bizkaiko zahar etxeetako langileek 4 astez luzatuko den greba deialdi berriari ekin diote gaur. Mobilizazio egutegi berriaren baitan gaur Bilbon izan dira erresidentzietako langileak protestan, Plaza Biribiletik aterata. Bertan salatu dutenez, zerbitzu minimoak zahar etxeetako langileen grebarako eskubidea mugatzeko erabiltzen ari dira.

 

Gogoratu beharra dago, dagoeneko 150 greba-egun eginak dituztela eta 14 hilabete igaro direla lehen lanuztea egin zutenetik. Mobilizazio egutegi berriaren baitan gaur Bilbon izan dira erresidentzietako langileak protestan, Plaza Biribiletik aterata. Bertan salatu dutenez, zerbitzu minimoak zahar etxeetako langileen grebarako eskubidea mugatzeko erabiltzen ari dira.

 

Izan ere, gogorarazi behar da Eusko Jaurlaritzak aurreko greba deialdietan ezarritako gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela oraingo deialdi honetan ere, alegia, %70eko zerbitzu minimoak, betiere, lan karga handia dagoen momentuetan %80 arte ere igo daitekeena. ELAko Bizkaiko erresidentzierako arduradun Gaizka de Miguelen hitzetan, "erabat lotsagarria". Bizkaiko Foru Aldundia bere aldetik, haratago doa, zerbitzu minimoak %10 igotzea eskatu baitu, grebarako eskubidea are gehiago mugatuko lukeena.

 

Gogora ekarri dutenez, euren aldarrikapenak oinarrizkoak dira eta horiek dira gaur egun ere mantzentzen dituztenak:

 

  • 1592 orduko lanaldia, gure eguneroko lana arintzeko eta egoiliarrentzako arreta-kalitatea hobetzeko.
  • Sektoreko langile guztientzako gutxieneko soldata 1200 eurokoa izatea.
  • Arreta-ratioak hobetzea, Babestuk eta ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari 2016ko azaroaren 17an proposatu zizkion baldintzetan.