#erresidentziakborrokan Bilboko Udalaren debekuaren aurrean

2017/05/25

ELA sindikatuak demanda bat aurkeztuko du Bilboko Udalaren aurka, biltzeko eta manifestatzeko eskubidea urratzeagatik. Langile grebalariek elkarretaratzea egin dute Bilboko Udalaren aurrean, azken horrek Arriaga plazan gatazkaren inguruko informazioa emateko karpa bat jartzea galarazi duela salatzeko.