Adegik hitz ponpoxoen atzean betiko estrategia ezkutatzen du

Berriro ere badatorkigu Adegi, Gipuzkoako Patronala, enpresa kultura berri baten inguruko bere gogoeta egitera, urtean behin honelako ekitaldi ponpoxo bat egitera ohitu gaitu Adegik azken aldian. Honelako ekitaldietan dena ematen du Adegik, propaganda eta hitz politak ederki zabaltzen ditu lau haizetara, gainera punta puntako gobidaturik ez da falta, horien artean, urtero bezala edo egunero bezala esango nuke, Arantza Tapia Sailburua aldamenean izan dute. Patronalarekin egoteko beti prest gurekin biltzeko berriz inoiz astirik ez, 2014.eko apirilaren 8tik berarekin bilera egiteko zai gaude.
Zer dio Adegik ? Enpresaren kudeaketa beste era batera egiteko garaia badela, enpresario eta langileen arteko banaketa haustea helburu dutela, enpresa proiektu partekatua dela, transparentzia, informazioa, elkarrizketa eta partizipazioa izan behar direla etorkizuneko enpresaren oinarri nagusiak. Enpresaren lehiakortasuna jartzen dute helburu nagusi eta horren zerbitzura egon behar du enpresan eragiten duen guztiak, onartzen dute dokumentuan lehiakortasunean aldagai ezberdinek eragiten dutela baina batez ere lan kostuen eta lanordu kopuruaren eraginaren garrantzia azpimarratzen dute. Zalantza izpirik gabe diote badela ordua langilearekin zuzeneko harremana eta interkoluzioa izateko, badazpada ere aipatzen dute (46. orrialdeetan zehar 2 aipamen txiki) ez dutela ahaztu nahi langileen ordezkariekin legeak agintzen diena betetzea.
Oraingo honetan AdegIk idatzirik dagoena beste batzuetan baina gehiago zaindu duen arren ezin du ezkutatu zerk eginten dio traba, sindikatuekin ez du ezertxo ere jakin nahi, ez gara inor Adegiren enpresa kultura berrian, langileen ordezkari legalekin dauzkaten betebehar legalak baino ez gara. Enpresa munduaren eraldaketa egiteko ADEGIrentzat sindikatuak ez gara nor, eta zergatik?
Hitz ponpoxoen atzean Adegiren benetako asmoak ezkutzatzen direlako, lan kostuen murrizketa, soldaten moderazizoa, lanaldiaren igotzea, mugarik gabeko malgutasuna, azken finean, Adegikk partizipazioa eta elkarrizketa amu bezala jarriz, orainarteko sistema bermatu nahi du, enpresa nirea da eta nik agintzen dut.
Benetako helburuetaz jabetzeko oso adierazgarria da dokumentuaren 9.orrialdean jartzen duena: “en definitiva el 7 de Julio (hitzarmen askok legezko ultrakatibitatearen eraginkortasuna “galdu” zuen eguna) precipitó la necesidad del cambio; no se trató tanto de un cambio de rumbo de nuestra estrategia sino una aceleración en su ritmo en una dirección hacia la que ya nos dirigíamos y en la que seguimos en la actualidad. Hagamos virtud de la necesidad”. Garbi dago ADEGI eroso dagoela lan errefoma berriak ezartzen dituen arauekin eta honek markatzen dituen mugak gainditzea ezinezkoa izango dela beraiekin.
Bukatzeko hona hemen Adegiri egiten diogun erronka, gu ez gaude langileen partizipazioa haunditzearen aurka, guztiz alde gaude, gu ez gaude transparentziaren aurka, egunero aldarrikatzen dugu faltan botatzen dugulako, gu ez gaude elkarrizketaren aurka, gu inposizioen aurka gaude. Egunero egunero, Gipuzkoako eta Hego Euskal Herriko enpresetan mehatxuak, txantaiak eta inposizioak dira patronalak lau haizetara hedatzen dituena. Nola liteke enpresa kultura berriaz aritzeko 46 orrialdetan enpresen demaokratizazioaren beharra ez aipatzea?