"Anbulategian eman dizuten baja ez diezazula mutuak ken" sindikatuen kanpainia

2004/02/02

ANBULATEGIAN EMAN DIZUTEN BAJA EZ DIEZAZULA MUTUAK KEN

6/2000 Errege Dekretuak beste kezka bat ekarri zigun, gaixotasun arrunten edo lanez kanpoko istripuen kasuetan, ondorio ekonomikoei begira, alta emateko ahalmena Mutualitateei onestean. Sindikatuen, langileen eta osasun arloko profesionalen presioari esker, neurri hori geldiarazi egin zen, mutualitateek erabaki ahal zituen alta horiek nola gauzatu xedatzen zuen araudirik ez zegoelako.

Baina PPko gobernuak ez ditu bere asmoak baztertu. Errege Dekretu proiektu berria prest dauka, eta onartzeko une egokiaren zain dago.

Ezintasun Iragankorra jasanez gero Gizarte Segurantzatik jasotzen den prestazio ekonomikoaren kudeaketaren eta kontrolaren alderdi batzuk arautzen dituen Errege Dekretu proiektua.

Uztailaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuaren 44. artikuluak zabaldu egin zuen, Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoen ondoreei begira, alta ertainak emateko ahalmena, ordura arte GSINeko sendagileek baino ez zeukaten ahalmen hori, Mutualitateetako sendagileei ere esleituz.

Errege Dekretu proiektuaren helburua Mutualitateei emandako ahalmen hori arautzea da.

Hona hemen esanguratsuena:

1) "Soldatako langileei eta langile autonomoei gertakizun arrunten zioz jazotako aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa kudeatzen duen Mutualitatearentzat diharduen sendagileak eman ahalko dizkie alta-agiriak langileoi. Horretarako, sendagileak Ikuskaritza Medikoari jakinarazi beharko dio altaagiria emateko asmoa, organo horrek, 3 eguneko epean, desadostasuna adierazi ahal izateko. Epe horretan, Ikuskaritza Medikoak kontrako txostenik igorri ezean, medikuak eman ahalko du alta-agiria, betiere, bertan, azterketaren emaitza eta altaren arrazoia azalduta."

"Ondorio ekonomikoei begira, alta-agiriak aldi baterako ezintasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoaren iraungipena eta langileak enpresan berriro hasteko eskubidea ekarriko ditu. Horrek ez du baztertzen Osasun Zerbitzu Publikoak langileari osasun-Iaguntza ematen segitzea, beraren egoerak, baja hartu beharrik gabe, hala eskatzen badu."

"Bajan dagoen bitartean lan-kontratua amaituz gero, langileak, enpresarentzat finkatutako epean, baja eta alta berresteko agirien kopiak aurkeztu beharko ditu erakunde kudeatzailearen edo Mutuaren aurreano Eskakizun hori bete ezean, Lan Arloko Lege Hauste eta Zehapenei buruzko Legean xedatutako zigorra ezarriko zaio."

"Mutualitateek garatutako egiaztapen eta segimendu medikoen ondoriozko txostenek, frogek eta irizpenek erabateko eragin juridikoa izango dute, aldi baterako ezintasuneko prozesuetan..." "Aldi baterako ezintasun-prozesuan, alta-agiria Mutualitate batera atxikitako zerbitzu medikoek eman badute..., hurrengo sei hilabeteetan, Ikuskaritza Medikoak baino ezin izango ditu baja-agiriak eman..."

2) "... aurreikusitako ezaugarriak dituzten lesioak ageriz gero, prestazio ekonomikoari dagokionez, medikuak egindako alta-agiriak ahalmena emango dio Mutualitateari, GSINaren aurrean ezintasun iraunkorreko prozeduraren hasiera sustatzeko..."

3) "Era berean, Mutualitateei dagokie ondorengo bajak erabakitzea, eurek kudeatutako baja-agiriak berrikustea eta, adskribatutako enpresetako soldatako langileei edo Mutualitatera adskribatutako langile autonomoei dagokienez, lehenago ere gertakizun profesionalen ondoriozko prozesuak eragin zituzten patologia berberek ekarriko prozesuetan eman diren bajak eta altak egiaztatzea,"

NORK ERABAKITZEN DU ZEIN MUTUALlTATE KONTRATATU?

Azken buruan, enpresariak erabakitzen du. Izan ere, bera da sinatzen duena eta mutualitateko adskripzioa egiten duena. Enpresariek langileen ordezkariei kontsulta egiteko betebeharra du, baina kontsulta ez da loteslea. Hala eta guztiz ere, mutualitateak ematen duen zerbitzua langileek hartzen dutenez, horiek ere badute zeresanik; beraz, euren iritziaren balioa aldarrikatu eta erabaki horretan parte hartzen saiatu behar dute.

Gainera, mutualitatearekin sinatzen den kontratuak eginkizun hauek har ditzake:

* Kontingentzia profesionalen kudeaketa.
* Kontingentzia arrunten kudeaketa ekonomikoa, arbuiatu egiten duguna.
* Enpresan prebentzio-jarduerak egitea, Kanpoko Prebentzio Zerbitzu gisa.

Eginkizun horiek guztiak kontratatzen direnean, langileen osasunaren ia kudeaketa osoa mutualitateen esku geratzen da; beraz, osasunerako eskubidea eraginkortasunez bermatzeko, logikoa da langileek erabaki horretan parte hartzea.

BADUTE HORRETAN EGITEKORIK SINDIKATUEN ORDEZKARIEK?

Agidanez, erakunde berrira adskribatzeko proposamena eskuratzeko, enpresa-batzordeari jakinarazi behar zaio, eta batzordeak gaiari buruzko txostena prestatu eta aurkeztu behar duo Mutualitateak, dagoeneko, kudeaketa esleituta badauka, sindikatuek jarraipen zorrotza egin beharko dute.

ZENBATEKO IRAUNALDIA DU ADSKRIPZIO AGIRIAK?

Agiri horren iraunaldia ezin da urtebetetik gorakoa izan. Hala ere, mugaeguna baino hilabete lehenago, beranduenez, adskribatutako enpresak kontrakorik adierazi ezean, urtebeteko epeka luzatuko da, beste izapiderik gabe.

4 sindikatuek hitzarmen kolektiboetan edo enpresako itunetan sartzeko onartutako testua

EZINTASUN IRAGANGORREN KUDEAKETA

Enpresak langileen legezko ordezkariekin adostuko du zein Mutualitatek (LlGPM) hartuko duen bere gain enpresako langileei gerta lekizkiekeen lan-istripu eta gaixotasun profesionalen estaldura. Enpresak sistema publikoaren baitan mantenduko ditu gertakizun arrunten (gaixotasun arrunten eta lanez kanpoko istripuen) ondoriozko Ezintasun Iragankorrari dagokion prestazio ekonomikoaren estaldura eta gertakizun horien ziozko alten eta bajen osasun-kontrola, estaldura Gizarte Segurantzako erakunde laguntzaileen bitartez (Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitateak - LlGPM) kudeatzeko aukerarik gabe.

LIGPMarekin indarrean daukan adskripzio-hitzarmena iraungitzen denean, enpresak uko egingo die gertakizun arrunten (gaixotasun arrunten era lanez kanpoko istripuen) ondoriozko Ezintasun iragankorrari dagokion prestazio ekonomikoaren estaldurari era gertakizun horien ziozko alten eta bajen osasun-kontrolari, Hitzarmenaren urtemuga baino hilabete bat lehenago beranduenez, araudiak agintzen duen bezala, luzapenik egon ez dadin.

Defenda dezagun gure osasuna eta babes sozialarekiko eskubidea