Autogrill-eko enpresa-batzordeak exijitzen dio enpresari 20 langile kaleratuak berriro onartzeko

2015/02/27
Bidegik autobideko zerbitzu-guneak kudeatzeko azpikontrataturiko enpresak 20 langile kaleratzeko erabakia jakinarazi du, nahiz eta zerbitzu horretan zenbait murrizketa eginak dira, bai langilez, bai ordutegiz, azken urteetan.

Enpresa Batzordeko agiria;

Autogrill-eko Enpresa Batzordetik 20 langile kaleratzeko enpresaren erabakia salatzen dugu jendaurrean. 20 langile horietatik 12 Oiartzungo zerbitzu-gunekoak dira, 5 Aritzetako gunekoak, eta 3 Itziarkoak, eta nabarmendu beharrekoa da noiz hartu den erabakia: zerbitzu-guneak hurrengo 15 urteetan kudeatzeko Italiako multinazional horrek eta Bidegik kontratua sinatu eta egun batzuetara.

 

Zerbitzu-guneetako langileok ondoz ondoko murrizketak jasan behar izan ditugu, bai langilez, bai ordutegiz, eta urteak daramatzagu borrokan gure lanpostuen jarraipenaren alde.

Enpresak dioenez plantilla soberakinak daude; eta, ekonomia-arrazoiak argudiaturik, 20 langile kaleratzeko erabakia hartu du. Kaleratutakoen izenen zerrenda ezin negoziatuzkoarekin batera estatu-mailako kontuak aurkeztu ditu, baina ez AP8 Gipuzkoako zerbitzu-guneetako kontuak; Bidegirekin zuten kontratuaren arabera ez baitzaie eskatzen Gipuzkoako kontu auditatuak aurkeztea, estatukoak baizik.

Enpresa Batzordeak Autogrill eta Bidegirekin izandako bileretan salatu dugu enpresaren azken urteotako erabakien azken helburua enplegua suntsitzea zela (irekiera-ordutegia nabarmen murriztu, gauez erabat itxita utziz; garbiketa-azpikontratako langileak kaleratu; Aritzeta zirkulaziotik kanpo geratu denez, hango langileak Oiartzunera eta Itziarrera lekualdatu).

Autogrill-en erabaki horien ondorioz, 2012. urtean aldi baterako Enplegu Espediente bat pairatu genuen, 2013an enpresak 13 langile kaleratu zituen (gero berronartuak), eta orain, 2015ean, 20 kaleratze hauek ditugu gure gainean.

Azken hilabeteetan Enpresa Batzordeak Bidegirekin mantendu dituen bilerak asko izan dira, honek esleipen berrian, Gipuzkoako Ostalaritzako hitzarmenaren aplikazioa bermatzeko, eta langile guztien subrogaziorako eskubidea jaso ezezik langile kopurua mantentzeko, Bidegi Gipuzkoako Diputazioaren erakunde publikoa denez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Arau Foralak jasotakoa bermatu zitzan.

Honela, 2014ko abuztuan Oiartzun eta Itziarko guneak kudeatzeko baldintza-agiria publikatu zen, eta beste baldintza-agiri desberdin bat Aritzetako gunea kudeatzeko, bertako langileak Oiartzun eta Itziarko baldintza-agiriak sartuz, zentru hauen langile kopurua 7 langile hauekin handituz, eta bide batez Aritzetako zentrua langile gabe utziz, gerora gune hau kudeatu nahi izango luken enpresarentzat erakargarriagoa izateko.

Lehenengo baldintza-agiriak, gutxienez subrogaziorako eskubidea zuten langile kopurua mantentzera behartzen zuen klausula bat jasotzen zuen, enpresak gutxienez abuztuan zegoen langile kopurua mantentzera behartuz.

Lehenengo lehiaketa hau esleitu gabe geratu ondoren, irailan, Bidegik enpresentzat baldintza ekonomiko hobeagoak jasotzen zituen baldintza agiri berri bat publikatu zuen, baina aldaketa hau ez zen nahikoa izan Autogrillek kontratua sinatzeko nahiz eta lehiaketan parte hartu zuen enpresa bakarra izan, baldintza agirian jasotako zerbait ez bait zitzaion gustatzen.

Hirugarren baldintza agiria abenduan publikatu zen, eta bide batez, Autogrillek kontratua sinatzeko zeukan arazoa konpondu zen, nahiz eta kontratuak jasotako balditza berriak askoz hobeagoak izan.

- Baldintza ekonomiko berri hobeagoak, kontratuaren prezioa 3,500,000 eurotik 1,600,000 eurora murriztuz, eta kontratuaren lehenengo bi urtetako kanon-a 0 izanez.

- Kontratuaren iraupenaren luzapena.

- Irekiera ordutegian, gauak erabat itxita utziz.

- Langile kopurua mantentzeko baldintza arauak jasotako klausula kenduz.

¿Autogrilleko langileei norabaitek azalduko digu, zergatik desagertzen da klausula hau balditza arau berrietan?

¿Ez da nahiko enpresentzak baldintza ekonomiko hobeagoak izatea, kanon 0 batekin lehenengo bi urtetan, kontratu luzeago bat eta nahi zuten irekiera ordutegiarekin?

Langileok argi daukagu, Autogrillek lehenengo bi urtetako “kanon 0”-a, gure kaleratzeak finantziatzeko erabiliko duela.

 

 

 

 

 

Gertakari larri hauen aurrean eta lehenengo mobilizazio honen bitartez, Enpresa Batzordeak bezela, Autogrilli kaleratutako langile guztiak berriz hartzea exijitzen diogu eta Bidegi eta Gipuzkoako Foru Aldundiari inplikazioa eskatzen diegu, azpi-kontratak kaleratutako langileak lehenbaitlehen onartzeko, eta bide batez AP8ko erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu bat bermatu ahal izateko.