Bostehun langile inguruk parte hartu dute Bilbon, Bizkaiko metaleko hitzarmenaren alde egin den manifestazioan

2005/06/21

Bizkaiko metaleko patronala jo ta fuego ari da hobekuntzarik gabeko hitzarmen bat inposatzeko nahian. KPI ren inguruko soldata igoera eta lan orduen murrizketarik gabeko eskeintza. Gainera flesibilitate gehiago nahi du lan egutegiak eta oporraldiak nahi beste aldiz aldatu ahal izateko. Guzti hau gutxi balitz, gainera ez dago prest langileen benetako arazoen inguruan eztabaidatzeko, ebentualitatea, honen inguruan dagoen lege iruzur maila lotsagarria, azpikontratazioa, ETTn erabilera, soldaten diskriminazioak eta batez ere gazteei eragiten dien beste hainbat arazo. Horregatik, subrogazioa, enpleguaren kontrola, kontratazio ereduak, gutxiengo soldata minimo baten beharra, lan orduen murrizketa eta lan jardunaren banaketaren flesibilitatea mugatzea eskatzen dugu.

ELAtik hasieratik defendatu izan dugu, eduki oneko Hitzarmenak nahi izanez gero erantzun gogorrak beharrezkoak direla, patronalaren jarrera itxia mugi ahal izateko. Negoziazioa ez da patronalak nahi duen guztia lortu arte geure aldarrikapenak mugatzea, hitzarmenak langileen benetako arazoei erantzuna eman behar die.

Orain, ELAk hasieratik esan duen bezala, beste sindikatu batzuk onartu dute egun bakarreko greba ez dela nahikoa eta greba egun berri bat deitzen dute ekainaren 28rako. Beraiek bakarrik erabaki eta egin dute deialdia, sindikatu batzu kanpoan utziz, indarren metaketa oztopatuz. Agian UGT eta CCOO mugatuta sentitzen dira, CEOErekin adosturiko soldaten moderazioa dela eta , Madrileko gobernuak aurrikusitako %2ko inflazioari loturiko soldata igoerak hain zuzen ere. LABekin batera sindikatu hauek enpresetan prekaritatearen inguruko aldarrikapenak eta hleburu horrekin bat datozen mobilizazioetan parte hartzeari uko egiten ari dira.

ELAren iritziz, patronalaren jarrerari alternatiba ezin daiteke bakarrik hitzarmen sektorialean kokatu. Ahal dugun leku guztietan hautsi behar dugu patronalaren jarrera, honetarako behar besteko indar metaketa bultzatuz. Honi prekaritateari aurre egiteko beharra gehitzen badiogu, garbi dago ekintza sindikala enpresetara eraman behar dugula, bertan ahalik eta negoziazio gehien irekiz, sektoreko erritmoetara mugatu gabe, aurretik aipaturiko edukien inguruko eztabaidak planteatuz, baita lan ordu murrizketa eta flesibilitatea landuz. Ezin dugu beti sektorialak emango digunaren zain egon.

Honegatik, ELAk ekainaren 28rako grebara deitzen ditu:

  • Hitzarmen sektorialak zuzenean eragiten dien enpresa guztiak.

  • Oraindik ere beraien Hitzarmena itxi gabe dauzkaten enpresak, egun hau beraien negoziazioa dinamizatzeko erabiltzera deitzen ditugu.

  • Hitzarmena itxita dauzkaten enpresei, batzarrak egitera, ertako emaitzak errespetatuz, deitzen ditugu.

ELAk oinarrizko zerbait azpimarratu nahi du: patronalak bere interesen araberako negoziazioa bultzatzen du. Zentzu honetan, sektorea alternatiba bakar bezala erabiltzen dutenek (CCOO, UGT eta LAB) prekaritatea, diskriminazioa etab inguruan hitzegiteari uko egiten diote. Hain zuzen ere, patronalak nahi duen estrategiaren babesle bihurtuz.