EAEko aldundi eta udalerri gehienetak langileak hitzarmenen defentsarako paroetan parte hartzen ari dira

2004/06/01

EAEko udal ezberdinetako eta foru aldundietako langileek, maiatzean zehar egin diren batzarretan onartutako mobilizazio eta paroak ekainaren 1ean hasi zituzten. Paro eta mobilizazio hauek toki eta foru esparruetako negoziazio kolektiboaren defentsan egingo dira euskal udalerri gehienetan ELAk eta LABek deituta. Asanblada ezberdinetan onartu den egutegiaren arabera udaletan paroak egungo dira.

Ekainaren 1ean Bizkaian: Lekeitio, Berango, Iurreta, Gernika, Markina, Getxo eta Erandioko udaletako langileen txanda izan zen. Gipuzkoan bestalde: Arrasate, Urnieta, Beasain, Azpeitia, Zarautz, Zumaia eta Getarian ordu eta erdiko paroa egin zuten udal-langileek.

Donostia eta Bilboko udaletan mila langile inguru bildu zen batzar bakoitzeko. Batzarraren ondotik 700 pertsona inguru bildu zituen manifestazioa egin zen Bilboko kaleetan barrena.

Bestalde ELA eta LABeko ordezkariak aldundien aurrean bildu ziren.

Hurrengo egunetan ordu eta erdiko paroak edo egun osoko paroak onartu dituzten udal asko mobilizazioekin bat egingo du. Besteak beste Bizkaian, Muskiz eta Barakaldoko udal langileek paroak egingo dituzte eta Gipuzkoan Astigarraga, Idiazabal, Ordizia eta Andoaingo udal-langileek besteak beste.

Bilbo eta Donostiako udaletan eta Gipuzkoako aldundian egun osoko paroak egingo dira, data ezberdinetan. Bizkaia eta Arabako aldundietan ekainean zehar ordu eta erdiko paroak egingo dira.

Laudion akordioa lortu da eta Bermeo, Usurbil eta Durangon besteak beste negoziazio mahaiak iriki dira.

ELA eta LABen plataformak honako eskaerak biltzen ditu:

  • Langile guztientzako KPI +600 euroko soldata igoera. 18.200 euroko soldata minimoa, sektorean ematen diren prekarietate egoerengan ondorio zuzenak dituena.
  • Etorkizunean lan egin behar dutenen enpleguaren aldeko neurriak balira bezala betetzen dira urtetik urtera egiturako zerbitzu beharrak. Kontratu hauek "zabor kontratuak" direla argi eta garbi esaten dugu.
  • Azpikontratazioa. Kontrata, azpikontrata eta zerbitzuak kanpoan kontratatzea, zerbitzuen pribatizazioa... ematen dioten izena dela ere prekarietatearen alde ezberdinak dira guztiak. Zerbitzu Publikoaren aldeko apustua, bere gestioan eta gestio hau pairatzen dutenen lan baldintzen alde benetan egitea inplikatzen du.