Ekainaren 18an, prekarietatearen aurkako manifestazioa Bilbon

2021/06/17
Tubacex, Petronor, Novaltia, UTE Bilboko Argiak eta PCB enpresetako batzordeek manifestazioa deitu dute ekainaren 18rako, Bilbon, enplegu duina eta kalitatezkoa eskatzeko.

Protestan, "Egungo egoerara eraman gaituzten" lan-erreformak behingoz bertan behera uzteko konpromisoa eskatuko diete alderdi politikoei, eta enpresetako zuzendaritzei, berriz, akordioak lortzeko negoziazio serioak egin ditzatela eskatuko diete, eta ez daitezela egoeraz baliatu langileria gehiago pobretzeko.


Enpresa horietako batzordeek salatu dutenez, herrialde honetako enpresa handiek pandemiaren ondoriozko egoera koiunturala baliatzen dute langileen lan-eskubideak okertzeko. "Enpresentzako barra libre bat dago, horietako askok milioi askoko irabaziak dituzte azken urteetan, eta dagoeneko kentzea eskatzen dugu".