Eusko Jaurlaritzak berriro lehenetsi ditu interes partikularrak energiaren kudeaketan

2016/06/10
Repsoli dagoeneko ez zaio interesatzen Kantauri itsasoan hidrokarburoak bilatzeko “Fulmar” plana. Eusko Jaurlaritzari, bederatzi urte pasatu eta hiru milioi euro xahutu eta gero, energia berriztagarri eta ordezkagarrien produkzioen aurrean erabakirik ez hartzeko baino ez dio balio izan; proiektu txikitzaile, herritarrontzat ekonomikoki hondatzaile eta ingurumenari dagokionez kaltegarriak direnen alternatiba bezala. “Fulmar” eta “Mesana” bezalako proiektuen aurrean gaude, gure kostaldetik kilometro gutxitara martxan dagoen proiektua.

Bere garaian alegazioak aurkeztu genizkion prospekzioak egin nahi zituzten proiektuei eta kontra geundela adierazten genuen, arrazoi hauengatik:

  • Aldaketa klimatikoan eragin zuzena du hidrokarburoen erabilera eta ateratzeak, eta planetar berotzea eragiten dute, Parisen 2015eko abenduan izandako klimaren inguruan izandako Goi Bileran argi geratu zen bezala.
  • Politika estraktibo horrek enpresa handi transnazionalei bakarrik dakarzkie onurak, beste behin ere, energia produkzioa espekulazio finantzierorako tresna bihurtu nahi izan dute.
  • Diru publikoa horrelako proiektuetan inbertitzeak, diru kopuru horrek energia berriztagarri eta ordezkagarrietan ikertzeko eta garatzeko ezintasuna dakar, denbora guzrti honetan zehar argi eta garbi ikusi ahal izan dugun bezala.
  • Proiektuok ez daukate oinarrian arrazoi ekonomiko argirik, inbertsioaren eraginkortasun soziala, eta atzeraezinak izango diren kalteak eragingo dituzte gure kostaldean eta itsasoan.

Ez da onargarria Capbreton inguruko itsaso fosa zabalaren ekosistema arriskuan jartzea. Bertan, zetazeo handien eta espezie demersal eta pelagikoen bizigua dago. Hauek berebiziko garrantzia dute euskal arrantza sektorearen kudeaketan, antxoa, berdela, txitxarroa, sardina, hegalabur, hegaluze, legatza edo itsas-zapoak bezala. 

Arrazoi hauengatik, honakoa exijitzen dugu:

  • Proiektua berehala baztertzea.
  • Eusko Jaurlaritzak proiektuak behar dituen baimenak ez onartzea.
  • Produkzio energetiko berriztagarri eta ordezkagarrien plan alternatiboa osatzea.
  • Euskal jendartearen beharrak beteko dituzten neurri politiko eta instituzionalak hartzea gure lehengaiak antolatzeko.
  • Gure itsaso eta kostaldearen etorkizunarentzako horren garrantzitsuak diren erabakiez ari garenez, euskal herritarroi galde diezagutela gai honetaz.

Momentu honetan Eusko Jaurlaritzari azalpenak eskatzen dizkogu, “Fulmar” proiektuan hiru milioi euro zertarako xahutu dituen azaldu diezagun, horrelako politika estraktiboak nolako ondorioak dakartzan jakinda. Erabaki horiek hartu dituzten arduradunek zaborretara bota dute diru publikoa zuzenean. Diru partida horiek guztiz beharrezko ditu euskal jendarteak, adibidez, ekoizpen energetikoaren eredu-aldaketa sustatzeko.