ELA eta LABek LOTSAGARRITZAT JO DUTE EAEko ADMINISTRAZIOAREN JARRERA HARROA

2003/12/18

Langileak behin eta berriro saltzea leporatzen diote CCOO eta UGTri

Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioak itxuratzen dituen negoziaziorako batzarrak erabat hutsalak dira, sakonean negoziaketa kolektiborako eskubidea ez bait dute onartzen eta bermatzen beren langileontzat.

Hainbat aldiz nabarmendu den bezalaxe, gaur ere izakera harroa eta inposatzailea erakutsi du Administrazio honek. Batetik, beste eremutan aldarrikatzen duten elkarrizketarako beharra, negoziaketarako beharra, euren etxean juxtu kontrakoa darabilte. Bestetik, gehiengo sindikalari dioten begirune eta errespetu ezak izaera inposatzailea.eta jauntxokeriaz josia adierazten du.

Berriro, eta badira urte batzu, Mahai Orokorraren gaurko bileran Administrazio honetako ordezkariek bere antzeslana agindu bezala zintzoki bete dute. Negoziaketa osoa soldatetara mugatu dute, kontutan hartzeke negoziatzear dauden oso gai garrantzitsuak, alegia: errelebo kontratoa eta plantillak gaztetzeko neurriak, euskalduntzea,estrukturala den enplegua tenporala finkatzea, behin-behinekoen gehiengo kopurua ezartzea, azpikontratazioa ekiditea, pentsioen sistema osagarriak, entepresa publikoei aplikapena, e.a.

ELA eta LABen iritziz , gobemu honen jarrera ultraneoliberala da, eta merkeen saltzen den sindikatua erabiltzen du hainbat mesederen truke. Ohituta dago administrazio hau mesprezua erabiltzen lan-metodo gisa, gehiengo sindikalaren aldarrikapenak baztertuz eta gutxiengoarekin solastuz.

Are eta larriagoa deritzogu CCOOen jarrera faltsua eta atzerakoia. Ustezko erantzukina dela eta prest dago "amen" egiteko Administrazioaren edozein eskaerari, langileok eman ez dieten ordezkaritza bereganatu nahian eta Administrazioaren ibilbide ankerra zilegiztatzeko. laz sinatu ez zutena, aurten prest daude sinatzeko, hainbat aldiz, aho betez, aldarrikatzen duten prekarietate gaia berriro baztertuaz. Dagoenekoz, sindikatu honen menpeko jarrerak ez gaitu harritzen, ez eta Administrazio ezberdinetako langileak. Oraingoan UGTen laguntzaz.

Oso esanguratsua da Administrazio honek CCOO eta UGTen eskutik Madrildik hartzen duen negoziazio eredua. Hau da Euskal Administrazio berri eta eraginkorrago bat burutzeko darabilten politika. Lotsagarria benetan. Burujabetza bidea CCOO eta UGTen eskutik, garatu nahi badute bejondaiela.

ELA eta LABek, ardura eta erantzukina duen ldoia Zenarruzabeitia Sailburu Andereari esijitzen diogu ezarri duen inposaketa bidea irauli, gehiengo sindikalari behar zaion begirunea errekuperatu eta bertako marko propio baten alde daudenokin lan egin dezala, horrela teoria eta praxia bat eginik.

Lotu dutena soldatari buruz zera da: bi urtetarako hitzarmenean (2003-2004), 2003.erako 0,5%eko soldata gehikuntza (iaz CCOOek sinatu ez zuena), eta 2004rako 2,7% +0,3% eta Pentsio Sistemarako 0,5%-eko ekarpena. Hau mixeria. Denera eskuratzeko ahalmena galdu egiten da CCOO-eta UGTei esker.

Mahaiaren antzutasun osoa adierazteko beste adibide bat: Lanpostuen Betetze eta Aukeratze Araudiari buruz Administrazioak jaramonik egin gabe sindikatuok azaltzen genuenari, inposatu egingo du Araudi hori. Beste bat.

Beraz, 2004.urterako Negoziaketa kolektiboa Mahai Orokarren eremuan bukatutzat eman du Administrazioak. Honen aurrean ELA eta LABek geure borondate irmoa adierazten dugu Administrazioko sektore ezberdinetan negoziazio osoa gauzatzeko inongo edukia itxirik eman gabe.