ELA: "Itxarote zerrendak ez dira murriztu Osakidetzan"

2006/03/09

ELAk gaur Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan salatu duenez, autokontzertazioak ez ditu murriztu Osakidetzako itxarote zerrendak. Adibide gisa, kasu batzuetan, ebakuntza egiten dioten arte, 6 eta 18 hilabete artekoa da. Hau da gai honen inguruan ELAko ordezkariek irakurri duten txostena.

Premiazko arazo bat baldin badu Euskal osasun sistemak, hau itxarote zerrendak dira, batez ere Osasun Sailarentzat eta Osakidetzako arduradunentzat. Politikoentzat itxarote zerrendak "osasun ona" dagoen publizitate parametroa da. Hemendik datoz hirurogei egunetik beherako itxarote zerrendak erakutsi nahi izatea. Baina, gure datuen arabera, itxarote zerrendak, familiko sendagilearengana joaten direnetik, honek espezialistarengana bidali, eta azkenean gaixoari ebakuntza egiten dioten arte, 6 hilabete eta 18 hilabeteen artekoa da.

ELAk irmo baieztatzen du Osasun Sailak emandako itxarote zerrendari buruzko datuak gezur hutsak direla. Batabestekoak ez dute balio itxarote denbora kalkulatzeko. Marketing politika baten fruitua dira. Honen helburua gauzak ondo dihoazen itxurak egitea da. Azkenengo lau hilabetetan eskuratu ditugun datuak horrela adierazten dute. Itxarote zerrendak Osakidetzan, pertsonal ezaren eta material eta giza errekurtsoen kudeaketa txarraren isladapena da.

Arazoa ez da berria. Urteak dira autokontzertazioa martxan jarri zela (aparteko orduak). Formula hau, profesionalak ez dauden espezialidadeetan balio duena, tresna makur eta alferrikakoa azaldu da, profesional batzuk itxarote zerrendak sortzea arratsaldeetan ebakuntzak egiteko bultzatzen bait du. Nahiz eta ikusten den emaitzak txarrak direla, sistema hau martxan darrai, baina urrats bat gehiago eman da, hau da, ebakuntzak gero eta gehiago pribatizatzen. Gaur egun itxarote zerrenda motza edo zerrenda ez duten espezialidadeak arrazoi bategatik da: gaixoak ebakuntza hamabost egunetan zentro pribatu batean edo sei hilabetetan Osakidetzan egingo diotela eskeintzen dion dei telefoniko bat jasotzen duelako bere etxean.

Zentro pribatuetara desbideratzearen erabakia, guretzat oso larria da, zentro pribatuen kalitate kontrola ez dagoelako Erakunde publikoen eskutan. Errekurtsoak, orokorki, eskasak dira, eta edozein problemaren aurrean lehenengo neurria publikora itzultzea da. Gainera ez dira kontutan hartzen langileen lan baldintzak, askotan explotazio baldintzak izanik. Garbi daukagu hau osasun sistema publikoaren desegite eta pribatizazio politika dela. Politikoek gure gizartearentzat nahi duten osasun modeloari erantzuten dion erabaki politikoa da. ELAk gogor salatzen ditu aktuazio mota hauek eta konponbidea Osasun publikoari plantilla gehiago eta errekurtso gehiago eskeintzean datza.