ELAk Bizkaiko Aldundiari exijitzen dio, “Base Gorria” 24 ordutan zabalik mantendu dezala
Zerbitzu hau ordu batzuetan operatibo ez egoteak Bizkaiko herritarrei ekar liezaieken ondorioak larriak eta azalekoak izango dira. Hau da landa gunetan suteak egoten direnean erabiltzen duten protokoloa:
“Basetik, suteen itzalketarako reteneko langileak lokalizatzen dira eta sutea non dagoen adierazten zaie. Suteen itzalketako retena behin sutearen tokian lanean dagoela,, basetik, jarraipena egiten zaio eta Foru departamentuko eta sutearen itzalketan parte hartzen duten agente ezberdinen (Suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa, aireko medioak…) arteko koordinazioa egiten da, sutea bukatu edo kontrolatu arte.”
2016 urte honetan, orain arte, 6460 sailak erretzeko baimen eskari eta landa guneetako 79 suteren abixuak jaso dira Base Gorrian.
Aste honetan, basea ez da martxan egon gauetan. ELAn, galdera bat bota nahi dugu: Zer gertatuko litzake orain urtebete Berangon eta Sopelan izandako suteetan Base Gorria martxan egon izan ez balitz?
Beste lan batzuk ere egiten dituzte: Haizete handietan, elurte handietan, bilaketa edo mendiko erreskateetan koordinatu eta lan egiten dute, Suhiltzaile, Sos Deiak edo Ertzaintzako langileekin elkarlanean.
Larrialdietan beharrezko zerbitzu bat da, kalitatezkoa eta langile profesionaletik osatua eta Bizkaiko hiritarroi oinarrizko zerbitzu bat eskaintzen duena. Guzti honetagik, mantendu eta indartu egin behar da.
ELAk bere garaian salatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak larrialdi zerbitzu osoarekin zeukan intentzioa ez zitzaigula gustatzen. Irailean, kontzentrazio jendetsu baten, Foru Aldundiari exijitu genion larrialdi zerbitzuak indartu egin behar direla zerbitzu publiko bezala.
ELA, Bizkaiko Foru Aldundiari exijitzen dio benetan kalitatezkoa eta publikoa izango den zerbitzu publikoen alde apustu egiteko, Base Gorria kasu. Base gorria 24 ordutan zabalik mantendu dezala eta funtzionatzeko beharrezkoak diren langileak kontratatu ditzala.